Hurrengo astean, urriaren hamazazpian, Xiba egitasmoak antolaturik, Billabonan izango den herri kirolen topaketan parte hartuko dute DBH-4ko ikasleak. Bertan egingo diren proben artean auexek aurki ditzakegu: sokatira, lokotsak, egur pila, ingudea...
Bertara gerturatzeko garraio bidea trena izango da. Tolosako geltokian 8:56an hartuko dugu. Topaketa 9:30tan hasiko da eta 12:30ak inguru bukatu. Bueltarako 13:06ko trena harturik 13:13tan Tolosara iritsiko gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario