Acrossport
1. Jon, Jonan eta Hasier lau
hanketan jartzen dira, eta bitartean, Elixabet eta Miren, bakoitza izkina
batean abdominalak egiten egongo balira bezala jartzen dira. Bitartean Olga
Jonen gainean zutik jartzen da eta Anek, Jonen aurrean, pinoa egiten du eta Olgak hanketatik eusten dio.
2. Denak ilara batean
jartzen gara eta banan-banan, bakoitza alde batera, txiri buelta bat egiten
dugu, V forman geratuz. Jarraian altxa eta Jonek F2 ( lanzada) egiten du.
3. Jarraian bi
bizikleten figura egiten ditugu:
· Nesken bizikleta:
Miren 4 hanketan jartzen da, eserlekua balitz bezala, ondoren Eli
zutik jartzen da eskuak atzera emanez, manilar bat bezala. Ane eseri
egiten da Eliri begira eta eskuak erabiltzen ditu pedal moduan. Azkenik Olga
eseri eta ibili egiten da.
· Mutilen bizikleta:
Hasier arrautza moduan jartzen da eserleku eta manilarra baten antzera, eta Jon
berari itsatsita jartzen da eta bere eskuak pedalaren funtzioa egiten dute.
Azkenik Jonan eseri egiten da eta bizikletan ibiltzen da.
4. Denak kamerari begira jartzen gara eta
Olga gorantz altxatzen dugu, etzanda jarriz. Olga goran dagoela buelta oso bat
ematen diogu eta ondoren kamari begira jaitsi eta Olgak A3 (rondada) egiten du.
Berak bukatutakoan, gainerakoak a1 ( laterala) egiten dute, bakoitzak alde
batera.
6. Jon lau hankatan jartzen da eta olga
gainetik pino-puentea egiten du.
Bitartean besteak, arrautza baten modura biratu egiten dute.
7. Ondoren, Mirenek eta Hasierrek
kamerara begira jartzen dira 4 hanketan, Jonanek eta Jonek beraien hankak Mirenen
eta Hasierren tripan azpitik zeharkatzen dituzte bakoitza alde batean egonik.
Ondoren, Ane eta Olga haien gainean jartzen dira elkarri begira 4 hanketan eta
Eli beraien bizkarretan apailatuz zutik ipintzen da.
8.
Anek eta Olgak txiri buelta atzeraka egiten dute eta bitartean besteak dantza
egiten dute. Ondoren mirenek h1 (puente) egiten du eta elik bere gainetik f2
(lanzada) egiten du. Ondoren Jonanek eta Hasierrek elkarri eskuak emanda beren
gorputzak atzeraka botatzen dituzte eta Jonek f2 (lanzada) egiten du beraien
gainetik.
9.
Hasier eta Jon 4 hankatan jartzen dira
elkarren artean distantzia utzirik eta Olga eta Ane beraien gainean
zutik jartzen dira. Bitartean Jonanek h1(puentea) egiten du eta Elik puntal
erdia egiten du. Azkenik mirenek c3(pinoa) egiten du eta Olgak eta Anek
hanketatik eusten die.
10.
Jon 4 hanketan jartzen da eta Mirenek puntala egiten du Jonen bizkarrean apailatuz
Bitartean Olgak puntala egiten du eta ondoren hankak Jonen sorbaldan apailatzen
ditu. Bitartean, Anek barka egiten du eta h1 (puenten) geratzen da, jarraian altxa
egiten da. Elik h1 (puente) egiten du. Eta Hasierrek eta Jonanek e4 (saltoa + buelta osoa) egiten dute.
11. Jon eta Jonan lurrean
esertzen dira elkarri begira belaunak gorantz jarrita eta Ane eta Hasierrek beraien
belaunetan esertzen dira. Orduan Olga bere hankak Hasierren eta Anen izterren
gainean ipintzen ditu eta zutik jartzen da. Bitartean elik c2 (puntala) egiten
du eta mirenek hankak eusten dizkio ireki eta itxiz.
12.
Bukatzeko denak lerro batean ipiniz agurtu egiten dugu burua berantz jaitsiz.
Buelta eman eta ipurdia mugitzen dugu. Azkenik denak poz-pozik jauzi eta barre
algarak egiten ditugu (ondo atera zaigulako).
No hay comentarios:
Publicar un comentario