2012/05/01

ESKUBALOIA

2. ENTRENAMENDUAK


             Entrenamenduak prestatzeko garaian, hauek progresio bat izan dezaten saiatu gara, errazena ikasten hasi ondoren zailena ikastera iritsi arte. Hauek prestatzen ahsi aurretik gidoi antzeko bat prestatu genuen, saio bakoitzari gai edota helburu bat ezarriz:


1. saioa: Baloiaren erabilpena eta egokipena / botea
2. saioa: Pasea eta harrera
3. saioa: Jaurtiketak eta geldiketak
4. saioa: Jokalarien arteko harremanak: lankidetza
5. saioa: Jokalarien arteko harremanak: lankidetza/aurkaritza
6. saioa: Eskubaloieko partidak

Klasean egiteko, 1. 2. eta 5. saioak egitea erabaki dugu. Hasieran kirolarekin kontaktu bat edukitzeko egokiak iruditu zaizkigu lehengo bi saioak. Ondoren, dibertigarriena eta arinena zela pentsatuz 5.saioa egitea erabaki dugu.

1. saioa: (Helburua: baloiaren erabilpena eta egokipena / botea)

BEROKETA (10´)

a) Orokorra (5´)
Harrapaketan baloia botatuz.
6 harrapatzaile 6 baloiekin eta 14 iheslari. Harrapatzaileak baloia botatzen joan behar dute beti. Beste eskuarekin norbait harrapatzen dutenean pertsona hori harrapatzaile bihurtzen da eta harrapatzailea iheslari. 20x20 mtan.

b) Espezifikoa (5´)
Baloia lapurtzera
(5´) Materiala: baloi bat pertsonako / Espazio txikia: 10x10 edo 15x15. Jokalari bakoitza baloi batekin baloia botatuz espaziotik atera gabe eta beste eskuarekin besteen baloia kanpora botatzen saiatu. Baloia botatuz denbora gehien irauten duen jokalaria izango da irabazlea. 2-3 aldiz errepikatu.

ATAL NAGUSIA (30´)

1. Koxkolapustu baloiarekin (5´) Materiala: 15 kono eta 5 baloi / Espazioa: 5 talde 4-5 pertsonako eta talde bakoitzaren aurrean 3 kono batetik bestera 3mko distantziarekin.
Lerro bakoitzeko lehenengoa ateratzen da baloia esku batekin botatuz, lehenengo konoari buelta eman eta beste eskuarekin botatuz bueltatzen da. Taldekideari pasatzen dio baloia eta honek ariketa errepikatzen du. Denek berdina egiten dutenean bigarren konora pasatzen dira eta geo hirugarrenera. Bi aldiz errepikatuko da dena. Lehenengoa lasai eta bigarrena txapelketa moduan. 3 konoak azkarren egiten dituen taldeak irabaziko du.

2. Zig-zag zirkuitoa. (5´) Materiala: konoak, uztailak, hesiak, etb. Aurreko ariketaren antzekoa baina zirkuitu moduko bat egin behar dute. Konoak, hesiak, uztailak erabili daitezke zirkuitua osatzeko.

3. Itzala. (5´) Materiala: baloi bat pertsonako. Binaka, jokalari batek egiten duena atzekoak errepikatu behar du. Espazioan mugitu daiteke nahi duen moduan baina beti baloia botatuz. Bote desberdinak, bi eskuekin eta altura desberdinekin.

4. 12m botatzen + jaurtiketa. (5´) Materiala: 4-5 baloi zelai erdi bakoitzean. Jokalariak banaka aterako dira zelai erditik baloia botatuz porterirantz eta area ertzera gerturatutakoan jaurtiketa egingo dute. Atezaina aldatzen joan.

5. 12m botatzen + pase + jaurtiketa. (5´) Materiala: 4-5 baloi zelai erdi bakoitzean. Jokalariak binaka aterako dira zelai erditik. Bat baloia botatuz eta bestea bere ondoan 3mtara. Puntuetako marrara iritsitakoan botatzen ari denak baloia hartu eta besteari pasatzen dio honek jaurtiketa egin dezan. Atezaina aldatzen joan.

6. Partidua 10x10. (5´) 4 baloiekin jokatuko da eta gola lortzeko beste taldearen area barrura baloia botatuz sartu behar da. Baloia bi eskuekin hartzen bada ezin da botatzen jarraitu, taldekide bati pasa behar zaio. Defentsak ezin dute beraien area barrura sartu.


LASAITASUNERA ITZULERA (5´)

Materiala jaso eta gero luzaketak egin. Luzaketak egiten diren bitartean botearekin zerikusia duten arauak azaldu daitezke: 1. Baloiaren jabetza duen jokalariak ezin ditu 3 pauso baino gehiago eman boterik eman gabe. 2. baloia ezin da 2 eskuekin botatu saskibaloiean bezela. 3. baloia 2 eskukin hartzen bada ezin da botatu (situazio berezi batzuetan bakarrik). Eskubaloiean jokatzen duen norbait badago berak esplikatu ditzake arau hauek.


2. saioa: (Helburua: pasea eta harrera)

BEROKETA (10´)

a) Orokorra (5´)
Harrapaketa jokoa. Materiala: 5 baloi eta 2 peto. Espazioa: 20x20m
2 pertsona (harrapatzaileak) peto bat eskuan dutela besteak harrapatzen saiatzen dira (iheslariak). Iheslariak 5 baloi (baloia duen pertsona ezin da harrapatu) izango dituzte eta beraien artean pasatzen dituzte laguntzeko. Harrapatzaileak norbait harrapatzen duenean petoa pasatzen dio eta paperak aldatzen dituzte.

b) Espezifikoa (5´)
10 paseen jokoa. Materiala: baloi 1. Espazioa: 20x20m. Bi talde egiten dira. Baloia duen taldeak, jarraian eskuekin 10 pase egiten saiatu behar du, baloiak boterik jo gabe, honek puntu bat suposatuko duelarik. Jokalari bakoitzak 3 pausu eman ahal izango ditu baloiaren jabe denean. Puntu gehien lortzen dituen taldeak irabaziko du.

ATAL NAGUSIA (30´)

1. Paseak binaka baloi batekin. (5´) Materiala: baloi bat bikote bakoitzak Pase mota desberdinak (botekin, bote gabe), bi eskuekin eta distantziak aldatuz. Hasi 3-4 mko distantziarekin.

2. Rondoa. (5´) Materiala: 4 kono eta baloi bat talde bakoitzak. 5x5mtako karratu batean 4 jokalari kokatzen dira lau ixkinetan eta jokalari bat erdian. Kanpoko jokalariek baloia pasatzen joan behar dute erdikoak lapurtu gabe. Erdikoak baloia lapurtzen badu kanpora doa eta norbaiti baloia eroitzen bazaio berdina.

3. Bi borobilak. (5´) Materiala: 3 baloi. Zelai erdiko borobilaren inguruan talde bateko 8 partaideak kokatzen dira borobil bat eginez (defentsak) eta beraien artean bizkarra emanez. Borobilaren barruan aurkarien taldeko jokalari bat kokatzen da eta beste 7 (erasotzaileak) kanpoan 3 baloiekin. Kanpokoen helburua barruko jokalariari baloia pasatzea da eta barrukoena pase horiek moztea. Barruko jokalariari pasatzen dioten baloi bakoitza puntu bat izango da. Talde bakoitza 2 minutu eta erdi egongo da posizio bakoitzean.

4. Paseak binaka mugimenduan + tiro. (5´). Materiala: 4-5 baloi zelai erdi bakoitzean. Zelai erditik ateratzen dira bikoteka paseak eginez eta area ertzera gerturatzerakoan baloia duenak jaurtiketa egiten du. 2 zelaietan banatu. Gol bakoitzero edo 3 minuturo talde bat sartu eta bestea ateratzen da. Atezaina aldatzen joan.

5. Partidua 7x7/ 5 pase porterita jaurtitzeko. (5´). 3 talde egin. Materiala: baloi bat. Espazioa 40x20m. Eskubaloieko partidua baino porterita jaurti aurretik derrigorrezkoa da talde horretako partaideek 5 pase egitea baloia galdu gabe.

6. Partidua 7x7/ partidu librea. (5´). 3 talde egin. Materiala: baloi bat. Espazioa 40x20m. Eskubaloieko partidua. Gol bakoitzero edo 3 minuturo talde bat sartu eta bestea ateratzen da. Atezaina aldatzen joan


LASAITASUNERA ITZULERA (5´)

Materiala jaso eta gero luzaketak egin. Luzaketak egiten diren bitartean pasearekin zerikusia duten arauak azaldu daitezke: 1. Baloia ezin zaio gure atezainari pasa area barruan badago Eskubaloiean jokatzen duen norbait badago berak esplikatu ditzake arau hauek edo beste batzuk.


3. saioa: (Helburua: Jaurtiketa)

BEROKETA (10´)

a) Orokorra (5´)
1. Saioan jaurtiketa asko egingo dira eta garrantzitsua izango da batez ere besoak eta sorbaldak berotzea mugikortasun ariketak eginez: Beso bat aurrera-atzera, bi besoak batera, bi besoak batera baino igeri bezela, etab.
2. Baloiaz jo jokoa. Materiala: 4-6 baloi biguin. Espazioa: 20x20m
4-6 pertsona baloi batekin eta beste guztiak espazioan mugitzen. Baloia dutenak besteei baloiarekin jotzen saiatu behar dute baloia jaurtiz. Norbait jotzen dutenean libratu egiten dira eta baloia besteari pasatzen diote.

b) Espezifikoa (5´)
Brilet jokoa 2 baloiekin. Materiala: 2 baloi biguin. Espazioa: 20x20m
Taldeak prestatuta eraman denbora ez galtzeko.

ATAL NAGUSIA (30´)

1. Bonba jokoa. (5´) Materiala: 2 baloi medizinal (3kg) eta eskubaloieko 8 baloi. Espazioa 40x20m
Baloi medizinalak (bonbak) zelai erdiko marran kokatzen dira eta talde bakoitza kantxaren alde bakoitzean kokatzen da 4 baloiekin. Taldeak zelai erdiko marratik 5 metrotara kokatuko dira (beraien trintxeran) konoz markatutako lerro batean eta ezingo dute erdiko espaziora sartu. Beraz, taldeen arteko distantzia 10 mkoa izango da. Guda hasten denean eskubaloieko baloiak jaurtiz bonbak etsaien espaziora bidaltzen saiatu behar dute. Baloi medizinala beste taldearen trintxerara bidaltzen duenak bonba bat lortuko du. Jokua ez da bukatzen bi baloiak trintxeretara iritis arte. Errepikatu jokoa 3-4 aldiz denboraren arabera. Bonba gehien lortzen dituen taldeak irabaziko du.

2. Zutoina jo. (5´) Materiala: 8 baloi. Espazioa: Eskubaloieko kantxa
4-5 pertsonako 4 talde. Talde bakoitza zutoin baten aurrean kokatuko da ilaran, 4 zutoinak aprobetxatuz. Taldeak puntutako marran kokatuko dira 9mtara eta talde bakoitzak 2 baloi izango ditu. Helburua baloia jaurtiz zutoinari jotzea izango da. Baloia botatzen duenak hau hartu eta bere taldeko hurrengoari pasa behar dio. 2 minututan zutoin gehien lortzen dituen taldea izango da irabazlea. Errepikatu daiteke distantzia edo jaurtitzeko eskua aldatuz. Ezkerrarekin egiten bada area ertzetik egingo da.

3. Banaka atezainaren aurka. (5´) Materiala: 6 baloi. Espazioa: Bi talde ilaran, bakoitza porteri batera begiratuz.
2 taldetan banatzen da taldea eta talde bakoitza zelai erdian 3 baloiekin ilaran. Atezain bat porteri bakoitzean (aldatzen joan). Jokalari bakoitza baloia botatuz ateratzen da zelai erditik eta puntutako marra inguruan baloia hartu, 2-3 pauso ematen ditu eta jaurtiketa. Gogoratu area ertzeko marra ezin dela zapaldu.

4. Bi erasoan eta bat + atezaina defentsan. (5´) Materiala: 6 baloi. Espazioa: aurreko ariketan bezala.
2 jokalari ateratzen dira zelai erditik eta paseen bidez defentsa gainditzen saiatzen dira eta gero jaurtiketa porterira.

5. Partidua 7x7 gol bereziarekin. (5´) Materiala: baloi bat, 4 soka eta 4 uztai. Espazioa: eskubaloieko kantxa.
2 uztai kokatuko dira porteri bakoitzean eskuadra inguruan, “largueroari” lotuta sokasaltoko soka batekin. Partidua jokatuko da eta gola uztai barrutik sartzen bada gol horrek 3 puntu balioko ditu. Gol normalak puntu 1. 3 talde egin.

6. Partidu normala 7x7 (5´) Materiala: baloi 1. Espazioa: eskubaloieko kantxa
3 talde egin eta eskubaloieko minutu 1eko partiduak.


LASAITASUNERA ITZULERA (5´)

Materiala jaso eta gero luzaketak egin. Luzaketak egiten diren bitartean jaurtiketarekin zerikusia duten arauak azaldu daitezke: 1. Jaurtitzerakoan ezin da area edo areako marra zapaldu. Jaurtiketa atezainak gelditzen badu eta porteri atzera joaten bada baloia EZ da kornerra (atezainak sakatzen du). Eskubaloiean jokatzen duen norbait badago berak esplikatu ditzake arau hauek edo beste batzuk.


4. Saioa: (Helburua:Jokalarien arteko harremanak: Lankidetza)


BEROKETA (10')

a)Atal orokorra (5’): 
Baloiaz jo: Hainbat harrapatzaile jarriko ditugu bat edo eta beraien lana, gainerako gelakideak   harrapatzea izango da eta harrapatzen dienean, eseri egin behar dira denak eliminatu arte.

b)Atal espezifikoa (5’): 
“Rapido”: Bi talde egin eta talde bakoitza porteri batean jarriko dira eta gelakide bat atezain moduan. Besteek penaltiak jaurtiko dituzte eta sartzen badute atezain berbera geratuko da eta sartzen ez badute jaurti duena jarriko da atezain moduan.


ATAL TEKNIKOA (30')

1. 3 erasoan, bi defentsan eta atezaina (5’): Kanpo erdian 3 ileretan jarri aurkaritzarako eta area baino aurreraxeago beste 2 defendatzaile lana egiten. Aurkari batek atera botatzean, aurkaritzan doazen 2 iskinekoak defendatzaile moduan jarriko dira.

2.Penalti moduko jaurtiketak (5’): Marra zuriak dauden tokietan 3 talde egingo ditugu. Lehenengoak bigarrenari airean pasako dio. Bigarrenak hirugarrenari ere berdin eta hirugarrenak berriz ere lehenengoari pasako dio berak jaurti dezan.

3.Jaurtiketak paseekin  (5’): Erdi kanpoan jarriko gara bi iskinetan  
eta airean paseak eginez porterira iritsi behar dute eta alde batekoak jaurti egingo du.

4.Aurkaritza eta harremana landuz (5’): Kanpo erdian jarriko gara berriz bi iskinetan eta paseak eginez orain bote bat emanez gurutzatu egin behar dira eta gero jaurti egin behar da baloia.

5.Harremanetarako jokua (5’): 2 taldetan banatuko ditugu eta taldekoen artean paseak egin behar dituzte puntu bat lortzeko.  Puntua lortuko dute paseak egitean, taldeko guztiak baloia jaso eta pasatzean eserita geratzean. Baloiak lurra ukitzen badu, berriz hasiko da jokua.

6. Lankidetzarako jokua (5'): Bi talde egingo dira eta partida antzeko bat egingo da. Gol bat sartzeko, derrigorrez, taldeko guztiek baloia behin ikutu beharko dute. Gainera, inork ezingo dio baloia pasa dion pertsonari baloia bueltatu, horrela taldekide guztiak desmakatu egin beharko dira taldekideari lana errazteko. 


LASAITASUNERA ITZULERA (5')

Luzaketak egingo ditugu baina gehien landu duguna besoa izan denez, besoak luzatuko ditugu. Bitartean, besoak ondo luzatzearen garrantzia azpimarratuko dugu eta hau gaizki eginez etor daitezkeen ondorioen berri eman. 



 5. saioa ( Helburua: lankidetza/aurkaritza)

BEROKETA ( 10´)

a)Orokorra (5’)
  Stop bi gelditzaileekin
  Stop jokoan 2 gelditzaileekin,besteak iheslari dira. Jokoak betiko arauak mantenduko ditu, hau da,harrapatzaileak besteak harrapatzen saiatu beharko dira. Hauek “STOP” esan eta geldirik geratzen badira ezingo dira harrapatuak izan. Berriz mugitu ahal izateko iheslariren bat hankazpitik pasa beharko zaio. Zailagoa izateko, bakarrik 8 pertsona egon daitezke STOP-ean. 20x20; zelai erdia gutxi gorabehera.

b)Espezifikoa (5’)
  Komekokos baloiarekin
Komekokos jolasa baloiarekin, hau da, marrak dituen eremu batean bizpahiru harrapatzaile eongo dira bestek harrapatzen saiatzne. Marren gainetik joateaz gain esku batez baloia botatuz joan beharko dute. Norbait harrapatzean, hau, harrapatzaile bihurtuko da.

 ATAL ESPEZIFIKOA ( 30’)

1         
 5. saioa ( Helburua: lankidetza/aurkaritza)

BEROKETA ( 10´)

a)Orokorra (5’)
  Stop bi gelditzaileekin
  Stop jokoan 2 gelditzaileekin,besteak iheslari dira. Jokoak betiko arauak mantenduko ditu, hau da,harrapatzaileak besteak harrapatzen saiatu beharko dira. Hauek “STOP” esan eta geldirik geratzen badira ezingo dira harrapatuak izan. Berriz mugitu ahal izateko iheslariren bat hankazpitik pasa beharko zaio. Zailagoa izateko, bakarrik 8 pertsona egon daitezke STOP-ean. 20x20; zelai erdia gutxi gorabehera.

b)Espezifikoa (5’)
  Komekokos baloiarekin
Komekokos jolasa baloiarekin, hau da, marrak dituen eremu batean bizpahiru harrapatzaile eongo dira bestek harrapatzen saiatzne. Marren gainetik joateaz gain esku batez baloia botatuz joan beharko dute. Norbait harrapatzean, hau, harrapatzaile bihurtuko da.

 ATAL ESPEZIFIKOA ( 30’)
         

 1.      Medio jolasa. Materiala: Eskubaloiko 3 baloi.
Klasea hiru taldeetan banatuko da, bakoitza 10 pertsonez osatua gutxi gorabehera. Talde bakoitzak zirkulu bat egingo du eta bi erdian jarriko dira. Zirkuluan daudenek baloia haien artean pasa beharko dute eta erdian dauden biak baloia lapurtzen saiatuko dira. Erdian dagoen norbaitek lapurtzen badu, baloia lapurtu dion pertsona eta pertsona honi pasea egin diona erdira joango dira;aldi berean, erdian zeuden bi harrapatzaileak borobilean jarriko dira,jokoa berriz hasiz.

 2.      Jaurtiketak area ertzetik . Materiala: Eskubaloiko baloiak eta 3 kono
Area ingurutik pausu bat atzerago hiru kono kokatuko dira, bakoitzean fila bat egin dezaten. Lehenengo konokoak, baloia bigarrenari pasa beharko dio, bigarrenak hirugarrengoari eta honek zuzenean bi-hiru pausu eginez tiroa egin beharko du. Bakoitzak bere txanda egin ondoren, hurrengo konora joan beharko du.

 3.      3 erasoan eta bi gehi atezaina defentsan. Materiala: Eskubaloiko baloiak
3 pertsona haien artean pasaz gola sartzen saiatu beharko dira, baina, area inguruan 2 defendatzaile egongo dira. Denek defenditzeko asmotan, lehengo jartzen den bikotea txanda bukatu arte egongo da, ondoren beste bi jarriko dira…

4. Pasea egin eta eseri. Materiala: Eskubaloiko baloi bat
2 talde elkarren aurka kantxa erdi batean. Beraien artean paseak egin behar dituzte puntu bat lortzeko. Batek pasea egitean, eseri egin behar du, beraz, taldeko partaide guztiak eserita amaituz gero puntua lortuko dute. Baloia erori edo beste taldekoek lapurtzean berriro hasten da.

 5.      Partida. Materiala: eskubaloiko baloi bat
Bi talde eginez partida bat egingo da baina arau moduan hauxe jarriko dugu: Jokalariren baten beste bati pasaz gero, honek ezingo dio berriro ere bueltatu, beraz, beste taldekide bati pasa beharko dio. Gutxienez 10 pase egin beharko dituzte gola sartu aurretik.

 6.      Partida boterik eta pausurik gabe. Materiala: eskubaloiko baloi bat.
2 talde eginez eskubaloi partida bat egingo da. Eskubaloiko arauak errespetatzeaz gain ( areara ez sartu, “dobleak”ez egin…) arau berri bat jarriko dugu. Ezingo dute boterik edo pausurik eman, beraz, paseen bitartez bakarrik mugitu ahalko dute baloia, porterira iritsi eta baloia jaurti arte.



 LASAITASUNERA ITZULERA




 Materiala jaso eta luzaketak egin. Klasean egingo dugun azken entrenamendua denez, errepaso moduan 3 arau gainetik esplikatu daitezke.
  1.                  Ezin dira 3 pausu baino gehiago eman baloia botatu gabe.
  2.                  Ezin da baloia botatu, ondoren bi eskuekin hartu eta berriz ere botatu.
  3.                 Baloia ezin zaio gure atezainari pasa area barruan badago
  4.                 Ezin da areara sartu 


    6. saioa (Helburua:partidak)


      BEROKETA (10´)

      a)Orokorra(5´)
      Materiala: gomaespumazko baloia. Espazioa: 10x10
      Joko eremu ez oso handian, jolakari bat harrapatzailea izango da eta espumazko baloia izango du. Iheslaria hotzen saiatuko da. Iheslari bat lehen aldiz jotzen dutenea, esku bat bizkar atzean jarrito du; bigarren aldiz jotzean bi eskuak atzean dituela egingo du ihes; hirugarren aldiz jotzean bi eskuak atzean eta hanka baten gainean korrika egin du eta laugarren aldiz jotzean lurrean hilda. Denak hiltzean bukatuko da jokoa.

     b) Espezifikoa(5´):
      Materiala: baloi bat eta konoak
      Bi talde. Batek borobil txiki bat osatuko du (3m diametro gutxi gora behera) eta besteak handiago bat   honen kanpotik. Borobil txikiaren barruan, borobil handiko taldeko jokalari bat egongo da eta helburua, baloia honi helaraztea izango da. Borobil txikikoek paseak moztu beharko dituzte.




ATAL ESPEZIFIKOA (30')

  1. Partida I (5´): Bi talde egingo dira. Eskubaloieko partida bat bezala egingo da, baina baloiarekin ezingo dira boteak egin, bakarrik paseen bitartez mugitu daiteke baloia
  2. PartidaII (5´): bi taldeetn banatuta, baloiarekin paseak egiten joan behar da. Helburua taldeko guztiak baloia ikutzea da, horretarako baloia ikutzean, lurrean eseri behar da, eta azkena geratzen denak porterira jaurtiko du baloia.
  3. partidaIII (5´): porterian uztai batzuk egongo dira pegatuta. Partida normal bat egingo da, baina gola sartzean, uztaietatik sartzen bada baloia 2 puntu irabaziko ditu talde horrek, eta baloia porterira sartzen bada baina uztaietik pasa gabe, puntu 1 irabaziko du taldeak.
  4. PartidaIV( 5´): bi taldetan banaturik, partida normal bat izango balitz bezala jolastuko da. Baina baloia beste pertsona bati pasatzeko, boteen bitartez pasako da, ezin izango da airetik pasa.
  5. PartidaV (5´): Taldeko partaide guztiak parte hartzeko, partida jolastuko da, baina partida honetan, gola neskek bakarrik sartu dezakete. Honi esker, denak jolasten dute, askotan neskak ez dutelako partida jolasten.
  6. Partida VI (5´): Partida bat bezala izango da, baina porterira baloia jaurti baino lehen, 10 pase egin beharko dira taldekideen artean. Gola sartzen badute 10 pase egin bain lehen, gol hori ez da baliogarria izango.


LASAITASUNERA ITZULERA (5')

Materiala jaso eta gero luzaketak egin. Gorputzeko atal guztiak ondo luzatu. Entrenamendu oso mugitua izan denez, bukaera aldean binaka jarriz bata besteari bolak eta hankak deskargatzea komeni da. 







No hay comentarios:

Publicar un comentario