Kirol egokitua
Azken klase honetan, kirol
egokituetako azken ekintza batekin jarraituko dugu. Gaurkoan eskubaloia izango
da, baina ez da guk egokituta gauden betiko eskubaloia izango, gaurkoan,
egokitu egingo dugu, elbarritasunen bat daukaten pertsonek nola jolastu
dezaketen gure ikaskideei erakusteko.
Lehenik eta behin bost minutuz
korrika hasiko dira, pixkanaka gure hanketako muskuluak berotzeko kirola hasi
baino lehen, eta gure gorputzaren zirkulazioa ere aktibatzeko.
Korrika egin
ondoren, beroketa batzuekin hasiko gara. Horrela kirola egin baino lehen gure
gorputzeko muskuluak berotzen ditugu zeren eta gero esfortzua eginez gero
gorputza berotua egongo da.
Ezkerreko
besoa artuko dugu eta lepoaren azpitik jarriko dugu eskubiko eskuz helduta. Ondoren berdina egingo dugu beste besoarekin.
Beso batekin buelta osoa ematen hasi,
ondo berotu arte, eta hemen ere prozesua beste besoarekin errepikatu.
Hankak zabaldu eta gorputza
aurrerantz bota, eskuekin lurra ikutu, eta ikututakoan hiru puntu ezberdin
ikutzen saiatuko dira.
Jarraian, joku batekin hasiko gara ,
baloi ehiztariaren jokoa. Jokoan persona bat ehiztaria izango da, eta bere
funtzioa beste guztiak hiltzea da baloiarekin joz, baloiarekin jotzen dion
pertsona ehiztaria ere bihurtzen da. Kirol egokituetako klaseak direnez,
bakarrik beso batekin bota izango ahal dute pilota, bost minutuz ariko dira.
Pixka bat jolastu ondoren,
saskibaloiarekin hasteko “medio” jolasarekin hasiko dira beste bost minutuz.Hamar pertsonetako lau taldeetan
zatituko dira. Talde bakoitzean pertsona bat erdian jarriko da eta besteek,
beraien artean paseak egiten arituko dira. Erdikoaren funtzioa baloia hartzea
izango da, eta baloia hartuz gero, bota
duen pertsona erdian jarriko dira.
Bi taldeetan banatuko dira, bakoitiak
eta bikoitiak. Talde bakoitzan lau zatitan banatuko dira, eta bakoitza
zelaiaren alde batean jarriko dira. Alde bateko pertsona bat hasiko da, baloia
hartuz eta bere eskubian dagoen pertsonari baloia pasatuko dio, honek bere
eskubikoari pasatuko dio, eta horrela laugarren pertsonak baloia jasotzen duen
arte. Laugarren pertsonak baloia jasotzen duenean, honek eta baloiak pasatu
dion pertsonak, bikote bihurtuko dira eta baloia saskiratzen saiatu behar dira.
Beste biak ere, bikote moduan, baloia kentzen eta beraiek saskiratzen saiatu
behar dira. Gogorarazi behar dugu, kirol egokitua denez, esku batekin egin
beharko dutela aldi guztian, ezin dute inoiz bi eskuak erabili. 10 minutuz
arituko dira jolas honetan denek egin ahal izateko.
Bi talde horietan banaturik bi fila
egingo dira, fila bakoitzean bi baloiekin eta talde bakoitzak beste taldeak
baina baloi gehiago saskiratzen saiatu behar dira. Erditik saskiratzen hasiko
dira, eta saskirantzen duenak ondoren izkinetatik botatzen jarraituko du, bost
minutuz arituko dira.
Jarraian, talde berdinetan
“pañuelito” jolasa egingo dute, hau da, zenbaki bat esango dugu batetik
hamalauera , eta zenbaki hori tokatu zaion bi pertsonek erdialdera joan beharko dute baloia hartu eta
saskiratzen ez duen pertsona eliminatua izango da. Asko garenez eta gehienok
jolasteko aukera eduki ahal izateko 10 minutuz jolastuko dute.
Azken jolas bezala azken bost
minutuetan, lau filatan jarriko dira. Bi baloi egongo dira, lehengo bi filaren
lehengo bi pertsonek bikote bat osatuko dute, eta beste biek beste bat. Guk
esandakoan, bi pertsonetako bat baloia izango du, eta besteari pasatuz beste
bikotea baino lehen saskiratzen saiatu behar dira.
Bukatzeko gelditzen diren hamar
minutuetan erlaxatzeko estiramenduak egingo ditugu. Lehen bezela besoak, beso
bat lepoaren atzetik jarri ondoren bestea, eskua mugituko dugu, besoak ere
hasieran bezela ere, eta gerriari ere bueltatxo bat batzuk emango dizkiogu.
Ondoren gelditzen diren bost minutuak
lasaitzeko eta behar duenak ura edateko eta aldatzera joateko utziko ditugu.
Azkeneko lanetan gauza bat idaztea ahaztu zaigo. Entrenamendua guztiak guri bururatu zaizkigu, hori bai beti interneten begiratuz ideia batzuk hartzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario