2013/03/03

2. entrenamendua



Gaur esnatzean 58 pultsazio nituen minutuko. Nekatuta esnatu naiz atzo traineruko estropada izan nuelako, eta baita egun luzea ere. Mareak direla eta, gaur ere oso goiz esnatu behar izan dut Oriora joateko, traineruan entrenatzera.
Entrenatzen hasi baino lehenago 66 pultsazio nituen minutuko. Denak borobil batean jarrita berotu egin dugu, apur bat hitz egiten genuen bitartean. Trainerua uretara bota eta ordubete inguru ibili gara, serieak egin gabe, gestoak eta arraunketa egokia hartzeko. Ateratakoan, berriz ere borobilean jarri eta estiratu egin dugu. Entrenamendu amaieran 115 pultsazio nituen minutuko.
Oso gustura bukatu dut entrenamenduam eta fisikoki oso ondo ikusi dut neure burua. Arraunean ere gustura ibili naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario