2013/03/29

4.Entrenamendua

Igandean goiz esnatu nintzen entrenamendura joan behar nuelako. Esnatzean 59 pultsazio minutuko nituen eta animikoki eta fisikoki oso ondo sentitzen nintzen. Goiz joan nintzen entrenatzera eta 3 ordu egin nituen.

Hasi baino lehen 77 pultsazio minutuko nituen. Berotzeko bost minutu egin nituen koriika pistari eta ondoren luzaketak egiten hasi nintzen. Luzatzean minutuak egin nituen espalderetan, espagat ezker-eskubi eta frontalak lantzeko asmotan. Hori eginda, iskiotibialak luzatu nituen. Ondoren gomak hartu eta "hankekin jaurtiketak" egin nituen, hanketan potentzia hartzeko asmotan. Hori behin eginda bizkarra luzatu nuen. Beroketarekin bukatzeko soka hartu eta 30 "duble" egin nituen.

Berotu eta gero Cinta hartu eta jaurtiketa bakoitza hiru aldiz ondo eginda eta "montagea" prestatuta, tapizean egiten hasi nintzen. Bost bat aldiz musikarekin egin eta gero eta Cintarekin bukatzeko, jaurtiketa bakoitza bost aldiz ondo egin nituen. Ondoren mazak hartu eta ariketak egiten eta jaurtiketa eta ariketa berriak egiten haritu nintzen.

Emtrenamenduarekin bukatzeko luzaketak eta 25 abdominaleko 3 serie egin nituen. Bukatzean fisikoki eta animikoki ondo nengoen ondo entrenatu nuelako. 121 pultsazio minutuko nituen bukatzean.

((Lehengo asteburutik blogean sartu ezinik ibili naiz eta ezin izan ditut entrenamenduak igo, horregatik orain igo ditut))

No hay comentarios:

Publicar un comentario