Ikasturte berriarekin batera erronka berriak Hirukideko ikasleentzat. Kiroletan ikasleen parte hartzea handitzeko asmoz eskolak kirol eskaintza zabaltzeko erronka dauka, adimen kinestesikoari garrantzi handia emanez.
Urteko lehen ekintza Ordiziko akuatloia izan zen. Ikasleek lehen aldiz biziko zuten triatloi baten itxurako proba bat. Ordiziko Triatloi taldeak eta Beasaingo Trigoik antolatutako akuatloierako gonbitea jaso ondoren asko pentsatu gabe han azaldu ziren gure kirolari ausartak.
Igerian 100 metro eta korrikako saioan 1300 metro egin beharko zituzten. Bien arteko transizioa izan zen gehiagoren buruhaustea denbora ez galtzeko asmotan, lokarriak lotuta, askatuta, gomak jarrita... seguru bat baino gehiagok bezperan etxean praktikatuta azaldu zela Ordizira.
Igeri saioan helduen probetan gertatzen den bezala berotu ederra hartu zuten lehen itzulian posizio ona hartzeko asmotan. Helburua gehiegi ez nekatzea gero korrika saio ona egiteko. Transizio azkarren ondoren indarrak ondo gorde zituzten amaieran korrika saioa indarrez bukatzeko. Lehen "triatloia" pozik eta errepikatzeko gogoarekin amaitu zuten. Gainera partehartzaile guztiek igeriko txapel bana, kamiseta bat eta hamaiketakoa jaso zuten, horrelako antolakuntzarekin nola ez dute errepikatuko!!
Lasterketa amaituta nekea nahikoa ez balitz Goierri telebistarako hitz batzuk esateko hauspoa ere izan zuten!
No hay comentarios:
Publicar un comentario