2014/10/15

Asteburuko kartelera. (Urriak 18)

Asteburu honetan Eskola Kiroleko ekintzak hasiko dira benjaminentzat.

Benjaminak (3. eta 4. mailak). Larunbatean goizeko 9:45tan Berazubin atletismo jardunaldiak izango dituzte. Hirukideko kamiseta eraman behar da!

Alebinak ATSEDENA izango dute asteburu honetan.



Areto futbola:

Larunbatean Eskolapioetako kiroldegian bi jubenil taldeen arteko derbya izango da goizeko 11:00tan. Ikuskizuna ziurtaturik egongo da!

Nazional 3. mailako Hirukide Tolosalak larunbatean 17:30tan jokatuko du Eskolapioetan Sasikoa Durangoren aurka. Azken asteetako emaitza txarrei buelta eman eta bolada onean sartzeko esperantzaz kantxaratuko dira Kike Mokoroaren mutilak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario