2015/05/27

Mendi irteera Alpino Uzturre elkartearekin

Kaixo,

Maiatzaren 31rako Alpino Uzturre mendi elkarteak, haurrentzako mendi irteera antolatu du. Kanpazar mendatetik hasi, Besaidetik pasa (hau da, Gipuzkoa, Bizkaia ta Araba probintziak elkartzen diren puntu geografikotik) eta Bizkaiako Atxondo herrian bukatuko da. Ibilbideak 9 kilometro ditu eta beste mendien artean, Anbotoko bistaz gozatzeko aukera emango du


Autobusa San Frantzisko autobus geltokitik  goizeko 9.30tan aterako da. Helduek 13 € ordaindu beharko dute, eta txikiek 7 €. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko: alpinouzturre@hotmail.com eta 685776504 telefonoan.

Irteeraren bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=8BYDOHG-TDs


 ALPINO UZTURRE MENDI ELKARTEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario