2017/03/27

Workshop. For Three!!

Ikasleen esperientziak:

--------------------------

Gaurko egunean, goizeko 9etan geratu gara Tolosako tren geltokian, Donostirantz abiatzeko Donostiko Gasca kiroldegira. Gascara iritxi garenenean entrenamendua ikustera sartu gara.
Entrenamenduan oso ondo pasa dugu denok, gainera entrenamendua bukatutakoan jokalariekin argazkiak ateratzeko aukera eduki dugu. Gero kiroldegian balkaldu egin dugu.

Gero tren geltoki bidean tabakaleran gelditu gera eta han ere oso ondo pasa dugu, oberena
balkoiera joan gara eta Donostia osoa ikusi dugu. Egun borobila izan da.

--------------

Asteartea,9:00 etan tren geltokira joan gara eta handikan GBC ren entrenamendua ikustera joan gara. Gero bazkaldu eta Tolosara etorri gara.


---------------

Gaur tren geltokian elkartu gara 9etan GBC-ko entrenamendua ikusteko donostian. Trenetik ateratakoan bidai luzea egin dugu Lasca estadiora iristeko eta GBC-ren entrenamendu ikusten asteko. Entrenamendua bukatutakoan kantxara sartzen utzi digute eta tiroak botatzen eta jokalariekin argazkiak ateratzen ibili gara.
Ondoren eskailera batzuetan bazkaldu dugu eta bazkaldu ondoren tabakalera joan gara eta deskantsatu egin dugu, gero trenera joan gara eta eskolara etorri gara.

-----------------


Goizen, 9:00 etan tren geltokitik abiatu gara. 9:30 ak aldera iritsi gara donstira. Donostitik ibiltzen ibili gara eta Gasca basket zelaira iritsi gara. Entrenamendua ikusten egon gara, eta bukatutakoen jokalariekin hitz egin, galderak egin eta argazkiak atera  ditugu beraiekin. Ondoren saskibaloian ibili gara, nahiz eta oso altuak egon saskiak. Ondoren, bazkaldu egin dugu, eta tabakalera aldera hurbildu gara, bertako terrazan argazkiak atera ditugu eta tren geltokira hurbildu gara. Trena hartu eta Tolosara bueltatu gara.

-----------------------------------

Gaur goizean, tren geltokian geratu gara San Antonio Gaskara joateko GBCko jokalarien entrenamendua ikusteko.

Iritsi garenean, jokalariak entrenamendua egiten zeuden, denak harrituta geratu gara jokalariek duten altuerarengatik.Ondoren, beraiekin hitz egiten eta argazkiak ateratzen egon gara, denak oso jatorrak ziren.

Azkenik Jesuitinas eskolara joan ginen eta han ondorioak eta bideo bat ikusten egon ginen.

A ze egun polita!



No hay comentarios:

Publicar un comentario