Alpino Uzturre Elkarteak Maiatzaren 21 erako, igandea, mendi irteera antolatu du 6 urtetik gora neska mutilentzat, bere guraso edo heldu batekin joan behar dutelarik.
Ibilbidea Lizarragako portutik hasita, Sakana eta Beriain mendira ikuspegi zabalarekin, ezkutuan gordeta dauden Portupekoleze arkua eta Lezaundi kobaren bila joango gara .
Bus irteera goizeko 9,30 etan San Frantzisko elizatik.
Itzuleran, Tolosan 17:00 inguruan egoteko asmoa dugu .
Prezioa : 5€ txikiak eta 10€ helduak.
Informazio gehiago eta Izena emateko : info@alpinouzturre.eus emailean edota 943 65 27 89 telefonoan (arratsaldez deitu)
No hay comentarios:
Publicar un comentario