Martxoaren 10rako Gipuzkoako Mendizale Federaziotik iritsi zaigun gonbidapena. Tolosan antolatzailea Alpino Uzturre mendi elkartea izango da. Eskolarteko XXXII. Mendi lehiaketa izango dugu, Tolosan hasi eta Tolosan bukatuta.
- Ibilibide motzak 10,1km izango ditu eta luzeak 12,5km.
- Irteera 8:30-9:00 izango da.
- Umeak, heldu batekin lagunduta joan beharko dute derrigorrez.
- Izen emateak eskolatik egin ahal izateko, bidali emaila ygonzalezg@herrikide.eus helbidera edo Yon Gonzalez-i esan, martxoaren 8a baino lehen.
- Probari dagokion informazioa atxikitutako orrian duzue.
Animatu zaitezte!!
https://www.youtube.com/watch?v=aFLg50gTyn0


No hay comentarios:
Publicar un comentario