2011/11/11

Herri kirolen topaketa

Billabonan izan behar zuena azkenean Anoeta herriko plazan jokatu da. Tren geltokian elkartu gara goizeko lehen ordutan eta urduritasunak nabariak ziren. Galdera eta zalantza ugari ondoren burutuko genituen jolasei buruz. Eskolatik, lau talde gerturatu dira lehiaketa honetan parte hartzera. Eguraldi bikaina izan dugu eta honek ere gure ikasleak animatu ditu. 3 ordu eta erdiko saioaren ondoren etxera bueltatu gara goizeko esperientziak partehartzaileen ahotan zegoelarik. "Froga honetan hobeto ibili gara..." "Gehiago egin behar genuen..." eta horrelakoak entzun dira Tolosara iristen ginen bitartean. Azkenean goiz dibertigarria pasa dute gazteek.



No hay comentarios:

Publicar un comentario