2012/02/14

2.SAIOA (nerea)

Gaurko entrenamendua, asteartea Otsailak 14 ere nahiko berezia izan da. Batzuk gaixo daude, besteak azterketetan...eta asteburuan partidurik ez edukitzeak ere eragina eduki du. Hasteko, arrapaketa jolasean ibili gara berotzeko asmotan. Ondoren kanpoko futbol zelai txikian partidak egin ditugu, entrenadoreekin batera 5 pertsoneko bi ekipo egin ditugu. 40 minutuko partida bat egin ondoren, tiro batzuk bota ditugu. Azkenik, lasaitasunera bueltatzeko asmotan lurrean eseri gara estiramendu batzuk egin eta hitz egitera.

Entrenamendura joatean animoz oso ondo nengoen baina hotz handiarekin iritsi naiz. Hala ere, entrenamenduan segituen berotu naiz eta oso ondo joan da. Ez dut oso nekatuta amaitu eta gustora eta animikoki primeran sentitu naiz.

Pultsazioei dagokionez, ostegunekoekin alde handirik ez dago. Goizean 69 nituen, kirola hasi aurretik 76 eta entrenamendua amaitzean 89.


                                             Beroketa egiten, korrika. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario