2012/02/25

5.Saioa


Gaur, larunbata, kirol pixka bat egitea erabaki dut. Eta etxetik ateratzeak pereza handia ematen zidanez, etxeko makinan korri pixka bat egitea erabaki dut. Horretarako, beroketa atala egin gabe zuzenean atal teknikoa egitera pasa naiz.

Atal teknikoan, 40 minutuz egin dut korri nahiko belozitate handian. 40 minutu hauek burutzean, 10 minutuz belozitate txikiagoan egin dut korri.

Atal teknikoa amaitzean, luzaketa batzuk egin ditut muskuluak lasaitzeko eta arnasketa bere onera itzultzeko.
Ariketa fisikoa egin baina lehenago indarrez sentitzen nintzen. Izan ere, larunbata denez, oso deskantsatuta nengoen. Baina ariketa fisikoa egin eta gero, oso nekatuta sentitu naiz.Ala ere eta beti esaten dudan moduan, kirola egin eta gero pertsona berri bat izango banintz bezala sentitu naiz.

Gaur esnatzean, 53 pultsazio minutuk nituen.  Kirola egiten hasi aurretik, 63 pultsazio minutuko eta kirola egin eta gero 85 pultsazio minutuko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario