2012/05/01

ESKUBALOIA

Gu, Maialen Alonso, Teresa Illumbe, Marina Lakunza, Nerea Laso, Ana Malkorra eta Maialen Quinquilla gara. Eskubaloi entrenamenduak prestatu ditugu heziketa fisikoko klaseetarako. Jarraian, blogean aterako diren atalen aurkibide bat ikusiko duzue:


1. ESKUBALOIAREN HISTORIA ETA KIROLAREN INGURUKO INFORMAZIOA
2. ENTRENAMENDUAK
3. BIBLIOGRAFIA










1. ESKUBALOIAREN HISTORIA ETA KIROLAREN INGURUKO INFORMAZIOA




HISTORIA

          Ez dago seguru nondik datorren eskubaloi kirola. Batzuek diotenez, kirol moderno bat da ez oso aspaldi asmatutakoa baina beste aldetik badaude beste teoria batzuk.Batzuek diotenez, Anztinako Greziatik dator. Han sagar itxurako pelota batekin jolasten ziren. Bi talde egiten zituzten eta helburua baloia eskutik eskura pasatzea zen lurra ikutu gabe. "Juego de Ucrania" deitzen zioten eta Homerok deskribitu zuen bere "odisea" liburuan.



       Beste batzuk diotenez, Danimarkako irakasle batek asmaturiko kirola da. Bere ikasleei azaldu zien joko moduan eta "handball" izena eman zion. Beraz, esan dezakeguna da ez dagoela batere seguru nondik datorren.


       Lehenengo partida ofiziala 1895.urtean jokatu zen, beraz, kirola XIX.mendearen amaieran ezagutzera eman zela esan daiteke. Joko Olinpikoetan,eskubaloiean, bai nesken eta bai gizonen presentziak gorabehera asko izan dituen arren, gaur egun Europa guztian jokatzen da eskubaloiean. 



Argazkia: Bertan Antzinako Greziako marrazki bat ikus daiteke. Garai hartako eskubaloia irudikatzen duen irudia da. 







ZER DA?

        Eskubaloia, taldeko kirol bat da. Joko hau gauzatu ahal izateko, baloia eskuarekin jokatu behar da. Bi taldeen arteko kirol bat da eta helburua baloia kontrakoen atean sartzea da.Talde bakoitzean 7 kide daude, atezaina barne.

       Eskubaloia jolasteko erabiltzen diren kantxak, 40m edota 20m luzerakoak izaten dira. Eta, 30 minututako bi zati egoten dira. Ateen tamaina honako hau da: gutxi gora behera, 2 m altuera eta 3m zabalera.

       Eskubaloi ohikoenean, beharrezkoa da baloia botatzen joatea, bestela falta delako. Hala ere, hain ezagunak ez diren eskubaloiaren aldaera gehiago ere badaude.





Eskubaloiean ohikoa den sarrera.





Eskubaloiean erabiltzen diren pase mota ezberdinak.




TXAPELKETAK





-Nazioartekoak:
Munduko Eskubaloi Txapelketa  bi urtetik behin izaten zen 1993tik eta aurretik lau urtetik behin  izaten zen1970etik. 1938an Lehenengo edizioa izan zen. 2011 arte, domin gehienen dituzten herrialdeen ordena honako hau da: Suediako selekzioa, Frantziakoa eta Errumaniakoa.

-Estatu barrukoak:
Espainian txapelketa nagusiak, ASOBAL edota Errege kopa dira. Titulu gehien dituena, Bartzelona da. Bigarrena, BM Granollers eta hirugarrena, Atletiko de Madrid.

-Antzeko kirolak:
Txekiako eskubaloia, Amerikakoa, Australiakoa edota Txinakoa.






































No hay comentarios:

Publicar un comentario