2011/12/14

Judoa:1.saioa


Asteazkeneko entrenamendua honakoa izan zen:
-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, beroketa egin genuen. Lehenik, tatamiari hainbat bira eman genizkion, sprint batzuk tartekatuz. Ondoren, irakasleari jarraituz, besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria berotu genituen. Lehenengo atalarekin bukatzeko, ukemi(erorketa) batzuk egin genituen: ushiro ukemi, migui ukemi, hidari ukemi, mae ukemi, migui zempo kaiten ukemi eta hidari zempo kaiten ukemi.
-Gorputza berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen. Judoka bakoitza bere bikotearekin jarri zen eta lurreko lana egin genuen. Estrangulazioarekin zerikusia duten bi giltza praktikan jarri genituen: gyaku juji jime eta kata juji jime. Lurreko lanarekin amaitu eta gero, kumikata landu genuen eta honekin batera judoka bakoitzak 10 nagekomi egin zituen. Atal teknikoari amaiera emateko 4 randori egin genituen, bakoitza 5 minutukoa.
-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko tatamian zehar etzan ginen ahoz gora eta ondoren binaka jarrita giharrak luzatu genituen.
Asteazkeneko entenamendua hasi baina lehenago, animikoki oso ondo sentitu nitzen. Fisikoki pixka bat nekatuta nengoen, ez nuen behar bezla deskantsatu, aurreko egunean realeko partidua eduki nuelako. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen ere, nahiz eta fisikoki nahiko nekatuta egon.
Asteazkenenko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean, 59 pultsazio nituen minutuko,arratsaldean entrenamendua hasi baino lehen, 68 pultsazio nituen minutuko eta
entrenamendua bukatu eta gero, 90 pultsazio minutuko nituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario