7.SAIOA:

Asteazkeneko entrenamendua:
Hasteko, entrenamendu guztietan bezala, beroketarekin hasi ginen. Lehenengo, binaka jarrita hainbat lunbar etaabdominal egin genituen modu ezberdinetara eta gero, besoak, lepoa, hankak, txorkatilak eta gerria berotu genituen irakasleari jarraituz.
Berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen. Lehenengo, binaka jarri ginen, binakako dantza egiteko eta ikasten jarraitzeko. Gero, gainerako dantza guztiak errepasatu genituen banan-banan eta batzuk ikasten jarraitu genituen irakaslearen pausoak jarraituz. Azkenik, lehengo hastean ikasten hasitako dantza dantzatu genuen eta ez ginenez oso ondo gogoratzen, berriro hasi ginen pausoak banaka egiten.
Entrenamendua amaitzeko, hau da, lasaitasunera itzultzeko, lehenengo, luzaketak egin genituen eta gero, lurrean 10 minutuz etzan ginen.
Entrenamendua hasi aurretik, animikoki oso ondo nengoen nahiz eta pixka bat agobiatua egon eskolako gauzekin. Fisikoki ere, pixka bat nekatua nengoen, aurreko gauean ez nuelako oso ondo lo egin. Entrenamendua amaitu ondoren, animikoki ondo nengoen, hau da, ia ez nintzen agobiatua sentitzen. Nahiz eta fisikoki nekatua egon.
Asteazkeneko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean, 57 pultsazio nituen minutuko. Arratsaldean, entrenamendua hasi aurretik 64 eta entrenamendua bukatu ondoren 78.
No hay comentarios:
Publicar un comentario