2012/01/15

Eskia(fondo):10.saioa


Gaurko entrenamendua honakoa izan da:
-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, beroketa egin dut. Lehenik, geldik nengoela, gorputzeko atal hauek berotu ditut: besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria. Ondoren, eskiatzeko pistan zehar, kono batzuk jarriz, slalom bat egin dut, lurra laua zen tokian. Lehenengo atalarekin bukatzeko, hankak flexionatuz, hamar salto egin ditut gorantz, gorputza guztiz berotzeko.


-Gorputza berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi naiz. Nire entrenamendua, atzo bezala, Candanchuko estazioan egin dut, Aragoiko pirinioetan. Bertako pistak, Somportekin batera, eskiatzeko 30 kilometro inguru dituzte, baina azken egunetan elurra ez duenez egin, Somporteko pistetan ezin izan dut eskiatu. Gaurko entrenamendua "klasiko" estiloan egin dut. Gaur goizean, pista guztiak zapalduta ez zeudenez, nire entrenamendua, gehienbat, pista berdean(4km) eta pista urdinean(4,5km) egin dut. Hasteko, pista berdea egin dut, lehenengo bi kilometroak erritmo bajuan egin ditut eta azken kilometrotan erritmoa igo dut. Ondoren, pista urdinea sartu naiz eta bira eman dizkiot, tartean 15 minutuko etenaldia egin dut, energiak berreskuratzeko. Azken bira ahalik eta erritmo altuenean egiten saiatu naiz. Atal teknikoarekin bukatzeko, aldaparik ez zegoen tokian, nire teknika hobetzeko ariketa bat egin dut, makilak kenduz eskiatu dut hankak ahalik eta gehin estiratuz.

-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko, eskiatzeko pistan zehar, erritmo bajuan korri egin dut eta ondoren, luzaketak egin ditut.

Gaurko entenamendua hasi baina lehenago, animikoki oso ondo sentitu naiz, eskiatzeko gogoekin. Fisikoki ondo nengoen, deskantsatuta. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen ere, nahiz eta fisikoki pixka bat  nekatuta egon.

Gaurko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean 60 pultsazio minutuko nituen, goizean eskiatu baina lehen, 68 pultsazio minutuko nituen eta entrenamendua bukatu eta gero, 85 pultsazio minutuko nituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario