
Osteguneko entrenamendua:
Hasteko, entrenamendu guztietan bezala, beroketarekin hasi ginen. Lehenengo, binaka jarrita hainbat lunbar etaabdominal egin genituen modu ezberdinetara eta gero, besoak, lepoa, hankak, txorkatilak eta gerria berotu genituen irakasleari jarraituz.
Berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen. Lehenengo, binaka jarri ginen, binakako dantza egiteko eta ikasten jarraitzeko. Gero, gainerako dantza guztiak errepasatu genituen eta ikasten jarraitu genituen irakaslearen pausoak jarraituz. Azkenik, lehengo hastean ikasten hasitako dantza dantzatu genuen eta ez ginenez oso ondo gogoratzen, berriro hasi ginen pausoak banaka egiten.
Entrenamendua amaitzeko, hau da, lasaitasunera itzultzeko, lehenengo, dantza lasaia dantzatu genuen eta gero, luzaketak egin genituen. Azkenik, lurrean 10 minutuz etzan ginen.
Entrenamendua hasi aurretik, fisikoki pixka bat nekatua nengoen aurreko gauean ez nuelako oso ondo deskantsatu eta animikoki ere oso ondo nengoen nahiz eta pixka bat agobiatua egon eskolako gauzekin. Entrenamendua amaitu ondoren, berdin jarraitzen nuen bai fisikoki bai animikoki.
Asteazkeneko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean, 57 pultsazio nituen minutuko. Arratsaldean, entrenamendua hasi aurretik 64 eta entrenamendua bukatu ondoren 78.
No hay comentarios:
Publicar un comentario