2012/02/14

1.SAIOA (nerea)

Osteguneko entrenamendua, otsailak 8, berezia  eta nahiko motza izan zen, beste eskoletan azterketa garaietan daudenez jende gutxi joan ginelako. Portera eta hiru jokalari bakarrik joan ginen. Hasiera batean, futbol zelai haundia erreferentzitzat hartuz 4-5 buelta eman genituen berotzeko eta estiramenduei dagokienez ez genuen ezer egin oso entrenamendu sinple eta lasaia izango zelako. Ondoren, rondo batzuk egin genituen, pase motzak eta azkarrak lantzeaz aparte, erdiko jokalariak baloia lapurtzen saiatzeko. Geroxeago, gutxi ginela kontuan hartuta, txikiagokoekin partida bat egin dugu futbol 8an; haiekin batera nahastuz bi ekipo egin ondoren. Azkenik , luzaketa batzuekin bukatu genuen entrenamendua. 


Ostegunean, esnatzean 60 pultsazio nituen. Kirola egin baino lehen 77 pultsazio eta egin ondoren, 88 pultsazio.


Animoz ondo negoen, alde batetik pozik nengoen azterketak bukatu genituelako eta kirola egiteko gogoz nengoen, baina bestalde, nekatuta nengoen aurreko asteburuan gaixo egotearen eta lo falta edukitzearen ondorioz. Entrenamendua amaitzean, ondo sentitu nintzen, aurreko egunean emandako golpe baten ondorioz molestia txiki bat eduki nuen baina ez zen besterik izan. Ez nuen oso nekatuta bukatu, entrenamendu xuabea izan baitzen.










                                                                                                                   Argazkia, beroketa egiten korri egitean da. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario