2012/02/14

3. SAIOA


Atzo, etxean korri  egitea erabaki nuen. Korri egin aurretik ez nuen inongo beroketarik egin, etxean nengoenez pereza handia eman zidalako. Beraz beroketaren atala ez nuen egin.

Zuzenean atal teknikoarekin hasi nintzen.Korri egiten hasi nintzenerako, gauza batetaz konturatu nintzen, oso nekatuta nengoela. Beraz, azkar ibiltzen hastea erabaki nuen, eta poliki poliki abiadura azkartzen joatea. Ariketa progresibo bat gauzatuz.

Atal teknikoa amaitzean, lasaitasunera bueltatzeko, abiadura galtzen joatea erabaki dut. Hau da, poliki poliki hasierako abiadurara bueltatzea, guztiz gelditu arte.

Kirola egin aurretik animikoki oso nekatuta nengoen, eta egin ondoren oraindik gehiago. Baina, behintzat nire gorputzaren egoera askoz ere hobeagoa zen. Hau da, gustorago sentitzen nintzen.

Atzo, esnatzean 56 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin aurretik, 66 pultsazio minutuko eta kirola egin ondoren, 87 pultsazio minutuko.





No hay comentarios:

Publicar un comentario