13.SAIOA:

Igandeko entrenamendua:
Gaur, Urkizura igo naiz. Igo aurretik, mendira joaten naizen guztietan bezala, ez dut beroketarik egin eta zuzenean atal teknikoarekin hasi naiz.
Atal teknikoarekin hasteko, lehenengo, Gurugura igo naiz. Gero, Gurugutik Martin Txikira jeitsi naiz eta handik, Malakaraino igo naiz. Han, Urkizuko bidea hartu dut. Hara iritsitakoan, deskantsatzen egon naiz minutu batzuk eta ondoren, Malakara jeitsi naiz. Gero, Malakatik Martin Txikira eta handik Gurugura igo naiz. Azkenik, Gurugutik Monteskura jeitsi naiz.
Atal teknikoarekin bukatu ondoren, lasaitasunera itzultzeko, giharrak luzatu ditut.
Ibiltzera joan aurretik, animikoki larunbatean bezala ez nengoen oso ondo, naiz eta fisikoki deskantsatua egon. Ibili ondoren, animikoki pixka bat hobeto nengoen eta fisikoki nekatua.
Gaur, esnatzerakoan, 57 pultsazio nituen minutuko. Ibiltzera joan aurretik 63 eta ibili ondoren 68.
No hay comentarios:
Publicar un comentario