2012/02/03

Judoa:13.saioa


Lehengo asteazkeneko entrenamendua honakoa izan zen:
-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, beroketa egin genuen. Lehenik, tatamiari hainbat bira eman genizkion eta korri egiten genuen bitartean, eskubiarekin, ezkerrarekin eta bi eskuekin tatamia ukitzen genuen belaunak flexionatuz . Ondoren, geldik geundela, ikasle batek egindako beroketari jarraitu genion:besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria berotuz. Lehenengo atalarekin bukatzeko, flexio eta abdominal batzuk egin genituen eta azkenik ukemi(erorketa) batzuk praktikan jarri genituen: ushiro-ukemi, migui-ukemi, hidari-ukemi eta mae-ukemi.

-Gorputza berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen. Judoka bakoitza bere bikotearekin jarri zen eta lurreko lana egin genuen. Luxazioekin eta estrangulazioekin zerikusia zuten bi giltza praktikan jarri genituen: ude hishigi jujigatame eta kata juji jime. Lurreko lanarekin bukatzeko, 3 minutuko bi randori egin genituen. Lurreko lanarekin amaitu eta gero, judoka bakoitzak bere giltzak praktikan jarri genituen konbinazio ezberdinak eginez eta ondoren bikoterai lurrera botaz amaitu genuen. Atal teknikoari amaiera emateko 4 randori egin genituen, bakoitza 5 minutukoa.

-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko tatamian zehar etzan ginen ahoz gora eta ondoren binaka jarrita giharrak luzatu genituen.

Asteazkeneko entenamendua hasi baina lehenago, bai animikoki eta bai fisikoki oso ondo nengoen, gorputza deskantsatuta nuelako. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen nahiz eta fisikoki nekatuta sentitu; entrenamendu gogorra izan zen.

Bukatzeko, esnatzean 60 pultsazio minutuko nituen, arratsaldean, entrenamendua hasi baino lehen 71 pultsazio minutuko nituen eta amaitzeko, entrenamendua bukatu ondoren 95 pultsazio minutuko nituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario