2012/02/03

Eskia(alpino):14.saioa


Lehengo larunbateko entrenamendua honakoa izan zen:
-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, beroketa egin nuen. Lehenik, geldik nengoela, gorputzeko atal hauek berotu nituen: besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria. Ondoren, eskiatzeko pistan zehar, eslalom baten modukoa egin nuen, gorputzeko atalak berotzen joateko. Lehenengo atalarekin bukatzeko, hankak flexionatuz, salto batzuk egin nituen.

-Nire entrenamendua Astuneko estazioan egin nuen, Aragoiko pirinioetan. Hango pistek 40 km inguru dituzte, baina larunbaten eskiatzeko prest zeuden kilometroak 30 ziren. Atal teknikoarekin hasi nintzen, "truchas" izeneko telesilla hartu nuen eta xuabe hasteko pista urdina(erraza) egin nuen. Handik, "canal roya" izeneko telesilla hartu nuen eta bertako pistak exigentzia maila handiagoa eskatzen dizute. Bertan, elurra oso ondo zegoenez, goiz erdia pista gorri horretan igaro nuen. Ondoren, ordubiak aldera, 20 minutuko etenaldia egin nuen, energiak berreskuratzeko. Gero, niri gehien gustatzen zaidan pistara joan nintzen, "la raca" izenekoa. Bertan, eskiatzeko erritmoa igo nuen eta pista gorrietatik eta beltzetatik(zailak) eskiatu nuen. Azkenik, "aguilas" izeneko telesilla hartu nuen eta bertan snowpark bat dagoenez, arratsaldearen zati handia han pasa nuen, tuboetatik eskiatuz eta salto batzuk praktikan jarriz.

-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko, eskiatzeko pistan zehar, erritmo bajuan, korri egin nuen eta ondoren, luzaketak egin nituen.

Larunbateko entrenamendua hasi baina lehenago, animikoki oso ondo sentitu nintzen, eskiatzeko gogoekin. Fisikoki nahiko nekatuta nengoen, aste gogorra izan zelako. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen ere, nahiz eta fisikoki oso nekatuta egon, sei orduz eskiatzen egon nintzelako.

Larunbateko pultsazioak kontuan hartuta, esnatzean 58 pultsazio nituen minutuko, goizean entrenamendua hasi baina lehen, 67 pultsazio nituen minutuko eta entrenamendua bukatu eta gero, 91 pultsazio minutuko nituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario