2012/02/03

Judoa:15.saioa


Asteazkeneko entrenamendua honakoa izan zen:
-Entrenamenduari hasiera emateko, beti bezala, beroketa egin genuen. Lehenik, tatamiari hainbat bira eman genizkion eta sprint batzuk tartekatu genituen. Ondoren, geldik geundela, irakasleak egindako beroketari jarraitu genion: besoak, ukalondoak, lepoa, hankak, txorkatilak, sorbalda eta gerria berotuz. Lehenengo atalarekin bukatzeko, flexioak eta lumbarrak egin genituen eta azkenik ukemi(erorketa) batzuk praktikan jarri genituen: migui-zempo-kaiten-ukemi eta hidari-zempo-kaiten-ukemi.

-Gorputza berotu ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen. Judoka bakoitza bere bikotearekin jarri zen eta lurreko lana egin genuen. Luxazioekin eta estrangulazioekin zerikusia zuten bi giltza praktikan jarri genituen: ude garami eta gyaku juji jime. Lurreko lanarekin bukatzeko, 3 minutuko bi randori egin genituen. Lurreko lanarekin amaitu eta gero, judoka bakoitzak bere giltzak praktikan jarri genituen, konbinazio ezberdinak eginez eta ondoren bikoterai lurrera botaz amaitu genuen. Ondoren, judoka bakoitzak besteari hamar aldiz lurrera bota zion, giltza ezberdinak praktikan jarriz. Atal teknikoari amaiera emateko 4 randori egin genituen, bakoitza 5 minutukoa.

-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko tatamian zehar etzan ginen ahoz gora eta ondoren binaka jarrita giharrak luzatu genituen.

Asteazkeneko entrenamendua hasi baina lehenago, animikoki oso ondo nengoen, nahiz eta fisikoki nahiko nekatuta egon, ez nuelako behar bezala deskantsatu. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen, nahiz eta fisikoki nekatuta sentitu; entrenamendu nahiko gogorra izan zen.

Bukatzeko, esnatzean 58 pultsazio minutuko nituen, arratsaldean, entrenamendua hasi baino lehen 70 pultsazio minutuko nituen eta amaitzeko, entrenamendua bukatu ondoren 92 pultsazio minutuko nituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario