2012/03/26

11.SAIOA(nerea)

Osteguna, martxoak 22, futboleko entrenamendua eduki genuen. Hasieran, berotzen hasteko intentzioarekin 5 minutu korrika egon ginen poliki-poliki. Segidan, bi filatan jarriz ariketa ezberdinak egin genituen, hankan, gerria, besoak...ondo berotzeko.

Atal teknikoarekin hasteko, rondo antzeko batzuk egin genituen, 5 minuturo jokuari arauak aldatuz. Ondoren, futbol zelai handira sartu eta ariketa ezberdinak egin genituen mugimendu zirkularrak praktikatu eta abiadura handiz gaudenean baloia kontrolatzen jakitteko. Gero, landutao guztian praktikan jartzeko kanpo erdia erreferentziatzat hartuz hainbat jokaldi prestatu genituen. Azkenik, kadete maialako nesken aurka partidu bat egin genuen.

Lasaitasunera itzulketa egin baino lehen, abdominal eta flexio serie batzuk egin genituen. Azkenik, hankak ondo luzatu eta ura edan ondoren, entrenadoreen oharrak entzun genituen partidari begira.

Animikoki ondo sentitu nitzen entrenamendua hasi eta bukatu bitartean, minik edota inongo arazorik gabe bukatu nuen.

Goizean esnatzean 69 pultsazio nituen, kirola egiten hasi baino lehen 74 eta entrenamendua amaitzean 79.

Entrenamendu amaieran flexioak egiten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario