2012/03/26

15. Saioa


Gaur, astelehenero bezala, aerobikeko klasera joan naiz. Bertan, beroketa moduan eta musikarekin batera, ariketa batzuk egin ditugu. Besoak, hankak, lepoa eta muskulu guztiak berotu ditugu. Hau burutu ondoren, atal teknikoarekin hasi gara.

Atal teknikoari hasiera emateko,betiko pausoekin koreografia berri bat burutu dugu. Horretarako, pauso hauek erabili ditugu: bueltas,  bemoral, alde batera eta bestera bueltak, talon, punta, mambo….etab. Pauso hauek guztiak, gaurkoan steep-arekin burutu ditugu. Eta steep-ari esker,ariketa fisikoa gogorragoa da.

Astelehenero bezala, gaurkoan ere lehenago irten naiz klasetik musika nuelako. Beraz, ez dut lasaitasunera itzultzeko ariketarik egin.

Gaurkoan, ariketa fisikoarekin hasi baina lehenago, oso nekatuta nengoen eta indar gabe sentitzen nintzen beroa zela eta. Aerobikeko klasea eta gero, oso agobiatuta sentitu naiz. Baina, kirola egitea oso ona dela dakidanez, pozik sentitu naiz aldi berean.

Gaur esnatzea, 62 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin aurretik, 67 pultsazio minutuko. Eta kirola egin eta gero 86 pultsazio minutuko.


Lehengoan atera nuen argazkia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario