Gaur, martxoak 26, astelehena, astelehenero bezala aerobikeko klasera joan naiz. Gaurko klasean "step"-a erabili dugu, eta ondorioz, beroketa bere gainean egin dugu. Musikaren erritmoan, besoak, hankak eta belaunak berotu ditugu.
Atal teknikoarekin jarraituz, pauso asko egin ditugu musikaren erritmoan. Hau dana "step"-aren gainean.
Lasaitasunera itzulia, klasean ezin izan dut egin, presa nuelako eta lehenago atera behar nuelako. Baina, etxera itzultzean, dutxatu, eta lasai lasai sofan exeri naiz.
Fisikoki, kirola egin baino lehen, pixka bat nekatuta nengoen, baina kirola egin eta gero, oraindik nekatuago sentitzen nintzen. Animikoki, kirola egin baino lehen pixka bat agobiatuta nengoen, ikasten egon naizelako, baina kirola egin ondoren lasaiago sentitzen nintzen.
Gaur goizean, esnatzean, 61 pultsazio minutuko izan ditut. Kirola egin baino lehen, 67, eta kirola egin ondoren 73.
.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario