2012/03/27

16. saioa


Gaur  asteartea, eguraldi hona dagoenez, uzturrera joatea erabaki dut. Etxetik atera eta zuzenean uzturreruntz abiatu naizenez, ez dut beroketen atala burutu eta atal teknikoarekin hasi naiz.

Atal teknikoarekin hasteko, zuzenean uzturre aldera abiatu naiz. Lehenik eta behin, izaskunera igo naiz. Izaskunera igo naizenean, bertan 15 minutuko geldialdi txiki bat egin dut, Uzturrera indar handiz joateko. Uzturreko bidean,  bordan gelditu naiz behin deskantsatzeko.

Atal teknikoarekin amaitzeko, izaskuneko belardi batean etzan naiz, lasai-lasai egoteko.

Gaurkoan, ariketa fisikoarekin hasi baina lehenago, oso nekatuta nengoen, beroaren ondorioz beharbada. Baina eguraldi hau  aprobetxatzeko beharra sentitu dudanez, mendira joatea erabaki dut. Eta, mendira joan eta gero, oso sentsazio onez gelditu naiz.

Gaur esnatzea, 64 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin aurretik, 66 pultsazio minutuko. Eta kirola egin eta gero 86 pultsazio minutuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario