-Entrenamenduarekin hasteko beroketa egin genuen. Lehenengo futbol zelaiari bi bira eman genizkion eta gero, berotzeko pase batzuk egin genituen, baina distantzia motzean, lesiorik ez edukitzeko. Lehenengo atala amaitzeko, giharrak luzatu genituen.
-Ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen; hasteko, lauko taldeak egin eta futbol voley-ean jolastu genuen, hau da, bi talde eta voley izango balitz bezala baina hanakarekin. Ondoren, jokaldiak egin genituen jokaldia erremate batekin bukatzen. Atal teknikoarekin bukatzeko bi talde egin eta baloiaren jabetza landu genuen, talde batek baloia zuen bitartean besteak kentzen saiatzen.
-Entrenamenduarekin bukatzeko, lasaitasunera itzultzeko bi bira eman genizkion zelaiari hasieran bezala. Ondoren, flexioak, lunbarrak eta abdominalak egin eta giharrak luzatu genituen.
Asteleheneko entrenamendua hasi baino lehen, ondo sentitzen nintzen bai animikoki eta baita ere fisikoki. Entrenamendua amaitzerakoan, animikoki ere oso ondo nengoen eta fisikoki ere oso ondo sentitzen nintzen, entrenamendua nahiko lasaia izan zelako.
Astelehenean pultsazio hauek izan nituen: esnatzean, 57 pultsazio nituen minutuko, entrenamendua hasi baino lehen, 64 pultsazio nituen minutuko eta entrenamendua bukatu eta gero, 76 pultsazio minutuko nituen.
Amaitzeko, argazki hau utziko dut:
No hay comentarios:
Publicar un comentario