-Hasteko beroketa egin genuen, lehenengo zelaiari bi bira eman genizkion betiko moduan. Gero, bi ileratan jarri eta beroketa egin genuen, hau da, besoak, lepoa, hankak, txorkatilak, gerria eta sorbaldak berotu genituen. Beroketarekin bukatzeko, giharrak luzatu genitueneta abdominalak egin genituen.
-Gero, atal teknikoarekin hasi ginen: hasteko, 50 metroko 8 esprineko 3 serie egin genituen abiadura lantzeko. Abiadura lantzu eta gero, binaka jarri eta pase luzeak egin genituen, ondoren, bakoitzak baloi bat hartu eta faltak eta penaltiak jaurti genituen. Eta atal teknikoarekin amaitzeko, bi talde egin eta partidu bat jokatu genuen.
-Lasaitasunera bueltatzeko bi bira eman genizkion zelai osoari eta ondoren, lurrean eserita giharrak luzatu genituen.
Atzoko entrenamendua hasi baino lehen, animikoki oso ondo nengoen. Fisikoki ere ondo sentitzen nintzen. Entrenamendua amaitzerakoan berriz, ondo nengoen animikoki baino fisikoki nahiko nekatuta sentitzen nintzen fisikoa landu genuelako.
Atzo esnatzean 62 pultsazio nituen, entrenamendua hasi baino lehen 66 pultsazio minutuko nituen eta entrenamendua bukatu nuenean 82 pultsazio nituen minutuko.
Amaitzeko argazki bat utziko dut:
No hay comentarios:
Publicar un comentario