2012/03/30

12.SAIOA (Nerea)

Asteartean, martxoak 27an futboleko entrenamendua eduki nuen. Berootzeko asmotan 5 minutuz korrika egon ondoren, bi filatan jarriz ariketa ezberdinak egin genituen besoak, hankak, gerria...luzatu eta berotzeko. Gehigo berotzeko asmotan, arrapaketaren antzeko jolas batean ibili ginen eta azkenik luzaketa azkar batzuk egin genituen.

Atal teknikoarekin hasteko, bosteko taldeetan jarriz, ariketa mota ezberdinak egin genituen, pasea, baloiaen kontrola eta azkartasuna lantzeko. Ondoren, talde handigotan jarriz jokaldi ezberdinak entsaiatu genituen. Honen guztiaren ondoren, senior maialako neskekn kontra futbol 8an 25 minutuko partidatxo bat egin genuen. Bertan asteburuko partida prestatu genuen.

Entrenamenduari amaiera emateko, flexio eta abdominal serieak egin genituen eta ondoren, luzaketa batzuk egin genituen.

Entrenamendua oso gogorra izan ez zen arren, nahiko nekatuta bukatu nuen lo faltarekin nebilelako. Gainera, 25 minutuko partida hortan azkenerako nekatu egin ginen. Dena den, inongo minik edo molestiarik gabe bukatu nuen, eta entrenamendu bukaeran ondo sentitu nintzen.ç

Goizean 70 pultsazio nituen, entrenamendua hasi aurretik 75 eta 81 pultsazio ondoren.


Entrenamendu amaieran, abdominalak egiten. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario