Inongo beroketarik egin gabe, zuzenean korrika hasi nintzen. Hala ere, lehenengo pare bat minutuak erritmo lasaiagoan hasi nituen pixka bat berotzeko asmotan. Ondoren erritmoa azkartu eta beste egunetan egiten dudan ibilbide berdina egin nuen. Lehenengo zatia nahiko lisoa izan zen, ondoren "zirkulu" bat erreferintzitzat hartuz bi buelta eman nituen bertan. "Zirkulu"honen hasieran lisoa da, ondoren aldapa behera dauka eta azkenik berriro abiapuntura iristeko aldapa luze bat igo behar da pixkanaka malkartsuagoa bihurtzen delarik. Buelta hau bi aldiz egin ondoren bertan dagoene iturri batean gelditu nintzen pare bat minutuz ura edan eta deskantsatzeko asmotan. Ondoren ibilbide berdina beste alderuntz egin nuen, hau da, hasieran aldapa behera zena goruntz egin nuen, lisoa zena errepikatu eta goraka egin nuen aldapa hori beheruntz egin nuen. Azkenik, berriro etxera bide berdinetik bueltatu nintzen, bueltakoan bideak aldapa txiki bat zuela ere antzematen zen. Guztira 40 minutu korritu nituen gutxi gora behera.
Etxera itzultzean, ur baso bat edan eta inongo luzaketarik egin gabe zuzenean dutxara joan nintzem, Ostegun goiuzen 68 pultsazio nituen, korri egin baino lehen 72 eta 83 ondoren.
Egia esan beste egunetan baino gehiago kostatu zitzaidan. Berandu esnatu nintzenez, eguerdiko ordu batak pasatxo atera nintzen etxetik eta ordu horietan ohikoa denez, bero gehiego egiten zuen. Gainera, egun eguzkitsu horietako bat zen. Beraz, dexente nekatu nintzela esan daiteke, hala ere ondoren oso ondo sentitu nintzen.
Korri egitera atera baino lehen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario