2012/03/30

Futbola



Futbolaren Historia


Futbola Erresuma batuan sortu zen baina oso azkar hedatu zen mundu osoan zehar, eta hedapen bizkor hori Britainiako inperioaren ondorioa izan zen. Ondoren hainbat data esanguratsu azaltzen dira:

·         Espainiara 1914.urtean iritsi zen futbola.

·         1900.urtea izan zen berriz futbola lehen aldiz olinpiadetan sartu zen urtea, horrela bere mundu mailako garrantzia asko zabalduko baitzen.

·          1928. urtean lehenengo mundu osoko selekzioek jolastu zuten kopa sortu zen.

·         1934.urtean bigarrena. 2.mundu gerrak ere eragina izan zuen lehenengoa bezala eta futbolaren aurka joan zen, ez baitzegoen astirik horrelako kiroletan galtzeko.

·          1947.urtean birsortu zen berriz FIFA bigarren gerra mundialaren ondoren. Mendeko partidua deitzen dena jolastu zen britainiar selekzioa eta Europakoaren artean; Eskozian. Partida hori ikustera 135000 pertsona joan ziren, beraz izugarrizko arrakasta izan zuen. Partidua 6-1 bukatu zen Britainiarren alde urrenez urren eta partiduan lortutako dirua FIFAri eman zitzaion.

Jatorria

Erdi Aroaren amaieran eta ondorengo mendeetan, Britainiar uharte eta inguruetan  futbolaren kodeak bezala ezagutzen dena sortu zen. Kodigo hauek batzen joan ziren eta XVII. Mendearen bigarren zatian nabarmendu ziren, ondorioz futbolaren kode hauek bilduz joan ziren. Hemendik aurrera beste kirol batzuk sortu ziren adibidez, errugbi futbola, futbol Amerikarra, futbol Australiarra, etab.

Munduko beste herrialde batzuetan ere praktikan jarri ziren baloia oinekin bultzatuz jokatzen ziren kirolak. Britainiako lehen kodeen ezaugarri nagusiak arau gutxi eta jokoaren gogortasuna ziren; biolentzia bultzatzen zuten. Kodigorik garrantzitsuenetakoa inauteritako futbola izan zen baina hau 500 urtetan zehar debekatuta egon zen Eduardo III. erregearen agindupean.Inauteritako futbola ez zen garai horretako kode bakarra izan eta pixkanaka beste kode batzuk garrantzia hartzen joan ziren, baina biolentzia modu txikiagoan adierazten zuten. Kode berri hauek Britainiar uhartetik kanpo zabaltzen joan ziren. Joko ezagunetako bat Florentina – kaltzioa izan zen eta hemen garatu ziren arauak gaur egungo futbolean eragin handia izan zuten.



XIX.mendeko elkarteak


EtonHarrowWinchesterCharterhouse eta Westminster ikastetxeak errugbia ez zen beste joko batean jolasteko arauak  bateratu nahian elkartu ziren. Cambridge-eko Unibertsitatean, 1848. urtean, John Charles Thring-ek eta Wintoneko Henry-k deitura bat egin zuten joko berri honen arauak ezagutarazteko. Arau hauek Cambridge arauak izena zuten eta gaur egungo futbolaren nahiko berdintsuak dira.

Arautegi honetan aurki daitekeen araurik garrantzitsuena eskuekin baloia ukitzearen debekua da eta aldi berean hankekin; edota lehen aipatu bezala eskuak ez ziren gorputzeko beste atal guztiekin mugitzeko ahalmena izatea. Horretaz gain ere gaur egungo jokoz kanpoko arauaren arau berdintsu bat sortu zuten.

1857 eta 1878 urte bitartean gaur egungo futbolean eragina izango zuten arau batzuk sortu ziren, Sheffield arauak. Arau hauek Nathaniel Creswick-ik eta William Prest-ek sortu zituzten eta bertan azaltzen dira arau batzuk hauek dira:

-       Zutoinak material solido batez egonak izan behar zuten eta ez ordura arte erabilitako zinta batzuez bidez markatuak.

-       Jaurtiketa askeak, albo sakea … erabiltzen ziren jokoa berriz hasteko.

Arauen bateratze guzti honek gaur egungo futbola ekarri zuen eta 1863ko urriaren 26ko eguna futbolaren jaioteguna bezala hartzen da. Egun horretan Ebenezer Cobb Morley, Londresko 12 elkarte ezberdinekin 6 bilera izan zituen futbolean jolasteko arau unibertsal batzuk ezartzeko.

Arau Unibertsal hauek 14 arauez osatua daude eta 14 hauetatik 12,Cambridge kodean oinarritzen dira. Beste biak eskuarekin baloia ukitzeko debekua eta indar fisiko batez besteari baloia kentzeko arauak dira.

                                             Kontsolidazioa

XX. mendeko bigarren hamarkadan futbolak indarra hartu zuen. 1954an Europako futbolak UEFA sortu zuen, honen ondorioz konfederazio ezberdinak sortu ziren, eta honekin batera FIFA sortu zen. Konfederazio hauen artean torneo internazionalak sortu zituzten. 1960an Eurokopa sortu zen, herrialde hauek beraien artean lehia zezaten. Pixkat beranduago, Txapeldunen Liga (Champions) sortu zen, Europako talderik onena nor zen erabakitzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario