Gaur bazkaldu ondoren, martxoak 31 larunbata,
alegi aldera joan naiz patinetan. Eguraldi ona egiten duenez arratsaldea
aprobetxatzea pentsatu dut.
Lehenik eta behin, xuabe xuabe joan naiz
praktika pixka bat hartzeko zeren eta duela asko ez nintzela patin batzuen
gainean jartzen. Horregatik poliki poliki joan naiz eta denbora pixka bat ibili
ondoren eta eroso nengoenean azkarrago ibiltzen hasi naiz.
Goizean
esnatu naizenean 60 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin aurretik 66
pultsazio nituen minutuko eta kirola egin ondoren 75 pultsazio nituen minutuko.
Pultsazioen arteko aldea ez da askokoa zeren eta patinetan ibiltzeak ez du asko
nekatzen beste kirol batzuk bezala.
Lasai eta deskantsatuta geratu naiz kirol hau egin ondoren eta animatuta gaurko eguraldi onarekin.

No hay comentarios:
Publicar un comentario