2012/04/01

Laugarren saioa

Apirilak 1 igandea, izaskunea joan naiz, bertatik uzturrea eta amasatik jaitsi naiz.

Aspaldi mendira joan ez naizelako nahiko gogorra egin zait. Hasieran izaskunera igotzen nindoala, eroso nindoan uzturrerako bidean dauden igoeretara iritsi arte. Orduan erritmoa jetsi dugu eta poliki poliki goruntz joan gara. Goran deskantsu bat egin dugu eta bertatik Amasa aldetik behera jaitsi gara eta Billabonatik Tolosara.

Gaur goizean nahiko berandu jaiki naiz eta geratzen den goiza aprobetxatu nahi nuen. Deskantsatuta esnatu naiz eta animoki ondo.

Esnatu naizenean, 62 pultsazio minutuko nituen, kirola egiten astera nindoanean 68 pultsazio nituen minutuko eta menditik buelta egin ondoren, 96 pultsazio minutuko nituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario