-Hasteko beroketa egin genuen eta, lehenengo zelaiari bi bira eman genizkion betiko moduan. Bi birak eman eta gero, beroketa egin genuen, hau da, besoak, lepoa, hankak, txorkatilak, gerria eta sorbaldak berotu genituen. Beroketarekin bukatzeko, giharrak luzatu genituen, hau da, kuadrizepsa, iskiotibialak... Horrez gain abdominalak, lunbarrak eta flexioak egin genituen.
-Beroketa bukatzerakoan, atal teknikoarekin hasi ginen: atal teknikoa hasteko, 30 minutuko farley bat egin genuen fisikoa lantzeko, hau da, 3 minutu trotean eta hiru minutu ia esprinean. Fisikoa lantzeaz bukatzerakoan, hiru talde egin eta bi taldek baloia zuten bitartean beste taldeak baloia berreskuratu behar zuen, ondoren, zentroak eta erremateak egin genituen. Eta atal teknikoarekin bukatzeko, bi talde egin eta partidu bat jokatu genuen.
-Lasaitasunera bueltatzeko bi bira eman genizkion zelai osoari hasieran bezala eta ondoren, lurrean jarri eta giharrak luzatu eta flexioak egin genituen.
Asteazkeneko entrenamendua hasi baino lehen, animikoki ondo nengoen. Fisikoki pixka bat nekatuta sentitzen nintzen. Entrenamendua amaitzerakoan berriz, ondo nengoen animikoki baino fisikoki oso nekatuta nengoen fisikoa landu genuelako eta gainera entrenamenduaren hasieran ere nekatuta nengoelako.
Bukatzeko, esnatzean 60 pultsazio nituen, entrenamendua hasi baino lehen 69 pultsazio minutuko nituen eta entrenamendua bukatu nuenean 85 pultsazio nituen minutuko.
Amaitzeko argazki bat utziko dut:
No hay comentarios:
Publicar un comentario