-Entrenamenduari hasiera emateko beroketa egin genuen. Lehenengo futbol zelaiari bi bira eman genizkion. Ondoren, berotzeko harrapaketan jolastu genuen, hau da, pertsona batek petoa eskuan edukita besteei harrapatu behar zituen. Beroketa amaitzeko, giharrak luzatu egin genituen.
-Ondoren, atal teknikoarekin hasi ginen, lehenengo, 50 metroko 5 esprineko 4 serie egin genituen fisikoa lantzeko. Gero, binaka jarri ginen eta bien artean 20 metroko tartea utziz paseak egin genituen. Ondoren, porterira jaurtiketak egin genituen. Jaurtiketekin amaitzerakoan, bi talde egin eta baloiaren jabetza landu genuen eta atal teknikoarekin amatzeko, talde berdinekin partidu bat jokatu genuen.
-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko bi bira eman genizkion zelaiari. Eta lurrean eserita giharrak luzatu genituen berriro ere.
Asteleheneko entrenamendua hasi baino lehen, ondo sentitzen nintzen bai animikoki eta baita ere fisikoki. entrenamendua amaitzerakoan, animikoki ere oso ondo nengoen baino fisikoki pixka bat nekatuta sentitzen nintzen.
Astelehenean pultsazio hauek izan nituen: esnatzean, 57 pultsazio nituen minutuko, entrenamendua hasi baino lehen, 65 pultsazio nituen minutuko eta entrenamendua bukatu eta gero, 84 pultsazio minutuko nituen.
Amaitzeko, argazki hau utziko dizuet:
No hay comentarios:
Publicar un comentario