2012/03/20

10.SAIOA (nerea)

Gaur, martxoak 20 asteartea, fuboleko entrenamendua eduki dut. Beroketarekin hasteko, bi ilera geinez korrika ibili gara eta geroago besoak, hankan..berotzen hasi gara. Geroago, berotzen jarraitzeko asmotan "medio"antzeko batzuk egin ditugu arau ezberdinak jarriz, hau amaitzean, hanakk estiratu eta futbol zelaira sartu gara.

Bertan, binaka jarriz, ariketa ezberdinak egin ditugu mugimendu zirkularrak eta paseak lantzeko. Gero, posesio ariketa egin dugu bi talde ezberdin eginez eta komodin moduan bi pibote jarriz. Bukaera aldean zelai erdia erreferentzitzat hartuz bi jokaldi prestatzen aritu gara entrenamenduan landutakoa praktikan jartzeko. Bi ariketa hauek mugimendu zirkularretan oinarritzen ziren eta azkeneko pertsonak gainera, porterira tiroa botatzen zuen.

Azkenik, lasaitasunera itzultzeko, borobil batean eseri eta entrenadoreei entzun bitartean hankak luzatu dittugu.

Gaur esnatzen 68 pultsazio nituen, kirola geiten hasi baino lehen 74 eta ondoren 79 pultsazio.

Animikoki ondo sentitu naiz, azkeneko entrenamenduan nekatuta ibili nintzenez gogoz joan naiz gaurkoan. Minik gabe bukatu dut entrenamendua, eta gaurkoan esfortzu handia eskatzen ez zenez, ez dut oso nekatuta bukatu.

Entrenamendu bukaeran, luzaketak egiten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario