Gaur asteartea, kirol pixka bat egiteko asmotan, Alegi
aldera joan naiz. Etxetik atera naizenez, zuzenean korrika hasi naiz, beroketa
gauzatu gabe.
Beraz, zuzenean korrika hasi naiz. Eta abiadura berdinean
joan naiz “karting-a” dagoen lekura arte. Bertan, spring batzuk egin ditut
aldapa gora dagoen lekuan. Ondoren,
korri egiten jarraitu dut, Alegira iritsi arte.
Baina, bukaera aldera, abiadura gutxitzen joan naiz.
Lasaitasunera bueltatu ahal izateko, estiramendu batzuk egin
ditut eta gero, lurrean eseri naiz pixka bat deskantsatzeko.
Kirola egin aurretik, animikoki nekatuta nengoen. Eta pereza
asko eman dit Alegi aldera joateak. Baina bazkaldu eta segituan irten naiz
etxetik, siesta egiteko gogoa kentzeko. Eta, kirola egin ondoren, oso ondo
sentitu naiz, betiko moduan.
Gaur esnatzean, 60 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin
baino lehenago, 60 pultsazio minutuko. Eta kirola egin ondoren, 90 pultsazio
minutuko.
.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario