2012/04/03

18.saioa


Gaur, asteartea, korri egitera joan naiz Alegi aldera. Etxetik zuzenean atera naizenez, beroketen atala ez dut burutu.

Atal teknikoarekin hasteko, zuzenean korri egiten hasi naiz polikiroldegiaren ondoan. Alegiraino joan naiz korrika eta fabriken inguruan, spring batzuk egin ditut. Alegira iristean, aterpe baten azpian eseri naiz pixka bat lasaitzeko.

Atal teknikoarekin amaitzeko,  oinez etorri naiz Alegitik Tolosara, muskuloak deskantsatuz. Horrela arnasa ere errekuperatu dut.

Gaur ariketa fisikoa egiten hasi aurretik, oso agobiatuta nengoen gauza asko egin behar nituelako. Baina ariketa fisikoa egin eta gero, lasaituago sentitu naiz. Izan ere, nolabaiteko “deskonexioa” izan da.

Gaur esnatzea, 65 pultsazio minutuko nituen. Kirola egin aurretik, 66 pultsazio minutuko. Eta kirola egin eta gero 84 pultsazio minutuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario