“Voleyball”-a bi ekipok osatzen duten kirol bat
da. Kantxa liso batean jokatzen da eta erdian sare bat du. Kirol honen
helburua, baloia sare gainetik igarotzea da kontrakoen lur zatian erori eta
puntua eskuratzeko.
Kirol honetan,
normalena, baloia eskuekin edo besoekin igarotzea izaten da, baina onartua dago
gorputzeko beste edozein atalekin igarotzea sare gainetik; hori bai, hankekin
izan ezik. Garrantzitsuena, hiru toke besterik ezin daitezkeela egin jakitea
da, eta kontrakoak galdu eta zure taldearen txanda iristen den bakoitzean
errotazio bat ematen dela.
“Voleiball”-a William
George Morgan izeneko heziketa fisikoko irakasle batek sortu zuen 1895eko
otsailaren 9ean, Estatu Batuetan. Hasiera batean denbora pasarako joko bat besterik
ez zen, baina denborarekin, arauak ezartzen joan ziren, seriotasun apur bat
hartuz:
·
1912an
ezarri ziren lehen arauak: bai 6 kidetako taldeak izango zirela taldeak eta
baita errotazio bat emango zela jokoa lortzen zen une bakoitzean.
·
1922an
zenbat toke egin daitezkeen adierazten duen araua ezarri zuten
1957. urtean Voleyball-eko federazioa sortu zen eta hau arduratzen da kirol hau mundu osoan zabaltzeaz.
Handik aurrera,
eboluzio bat eman da kirol honetan, eta denbora pasa bat izatetik kirol
ikusgarriago bat izatera igaro zen. Horren ondorioa, arauen aldatzea izan zen
eta aldatutako arau deigarriena, baloiak nahiz eta sarea ukitu, hura igarotzen
badu, ontzat ematen dela izan zen.
·
2006an,
beste arau bat ezarri zen: lehenengo sakea gaizki irten ezkero, bigarren sake
bat egiteko aukera izatea.
MATERIALA ETA
JOKATZEKO TOKIA
Jokatzeko tokiak edo
guk deitzen diogun “kanpo”-ak, 18 metro ditu luzeran eta 9 metro zabaleran.
Erdian sarea ezartzeko marra bat duelarik.
Sarea: sareak, zabalean metro 1 izaten ditu eta 9,5-
10 metro.
Baloia: baloiak, 65-67 cm-ko diametroa izaten du
normalean, 260- 280 g-ko pisuarekin. Baloi hauek futbolekoak eta saskibaloikoak
baino arinagoak izaten dira normalean, eta gehienak larruz eginda daude.
Jantziak: jokalariek ez dute janzkera arrarorik; beste
kirol batzuetan bezala, kamiseta, galtza motzak, galtzerdi altuak eta belaunetakoak
janzten dituzte.
1. Zona libre
2. Línea central
3. Línea de fondo
4. Línea lateral
5. Línea de ataque
6. Zona de saque
7. Zona defensiva
8. Zona de ataque
9. Primer árbitro
10. Segundo árbitro
11.
Anotador
12.
Banquillo
PARTIDUAK
Jokaldiaren
denbora: partidu bakoitza 3,
4 edo 5 “set”-etan banatzen da. 3 set irabazten dituen taldea irabazle
ateratzen da.
Set bat irabazteko 25
puntutara iritsi behar du taldeak bi puntuko diferentziarekin.
5. set-era arte
iritsitakoan puntuazioa 15era jaisten da, baina irabazteko hemen ere bi puntuko
diferentzia eduki behar dute bi taldeen artean.
TALDEAK
Talde bakoitzean 6 jokalari daude: hauetako 3 aurrean jartzen dira erremateak etab. egiteko, eta atzeko beste hirurek defentsa lanak egiten dituzte.
Guztira, talde guztian, gehienez 14 jokalari egon daitezke, entrenatzaile bat, eta baita beste bigarren bat behar izanez gero, mediku bat eta masajista.
Beste kirol guztietan bezala, jokalari bakoitzak bere zenbakia izango du kamisetaren aurrealdean eta baita atzealdean ere eta beti kapitain bat egongo da taldean.
ARAUAK
- Talde berdinean, 3 toke bakarrik egon daitezke, eta ezin du jokalari berdinak jarraian baloia ikutu.
- Jokalariek derrigorrez errotazio bat egin behar dute, bestela ez da onartzen jokaldia.
- Ez da puntuaziorik ematen baloia sare azpitik igarotzen bada eta azken tokea egin eta baloia igarotzen bada baina jokalariaren hanka sare azpiko marra ikutzen badago.
- Jokatzerakoan ezin da sarea ikutu, horrela izanez gero, ez da punturik gehitzen.
TEKNIKAK






No hay comentarios:
Publicar un comentario