2012/04/24

14. SAIOA ( Nerea)

Igandea, apirilak 22, raketan jolastera joan nintzen anaiarekin. Lehenengo berotzeko asmotan, bizikletak hartueta txakurrari buelta bat ematera joan ginen. Ondoren raketak hartu eta frontoiruntz joan ginen.

Hasteko, xuabe hasi ginen, 6 tantoko bi partidu eginez. Nahikoa berotu ondoren, bizpahiru partida egin genituan 22 tantora. Tarteka, deskantsatu nahiean, geldialdi batzuk egiten genituen ura edan eta lasaitzeko. Partida guztiak amaitu ondoren, eta 5 minutuz geldirik egon ondoren, raketak utzi eta palak hartu genituen partidatxo txiki bat egiteko. Amaitzean, berriz ere bizikletak hartu eta etxera bueltatu ginen.

Igande goizean esnatzean 67 pultsazio nituen, kirola egiten hasi baino lehen 73 eta ondoren 80.

Denbora asko neraman kirolarik egin gabe, beraz hasieran dexente kostatu zitzaidan. Bizikletan ibiltzean ondo egon nintzen ez baitginen oso azkar ibili, raketan hasi bezain pronto berriz, segituan antzeman nuen nekea. Halere animikoki oso ondo bukatu nuen, eta hasi eta orduerdira txonkatilean min hartu banuen ere ondo amaitu nuen, inongo molestiarik gabe.


Jokatzen hasi baino lehen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario