Gaur, eguraldi ona egiten zuenez, bizikleta hartu eta bueltatxo bat ematera joatea erabaki dut. Beroketa moduan, hankak pixka bat berotu ditut, eta ondoren bizikleta hartu eta ibiltzen hasi naiz. Bizikleta gainena jarri eta Alegiraino joan naiz. Bertan, ur pixka bat edan, eta berriro Tolosara bueltatu naiz. Tolosara iristean luzaketa batzuk egin ditut.
Gaur, animikoki ondo nengoen, baina kirola egin eta gero oraindik ere hobeago. Fisikoki, berriz, kirola egin aurretik nekatuta sentitzen nintzen, bero handia egiten zuelako, baina kirola egin eta gero oraindik ere nekatuago nengoen.
Gaur esnatzean 60 pultsazio minutuko izan ditut, kirola egin aurretik 65, eta kirola egin eta gero 68.
No hay comentarios:
Publicar un comentario