-Entrenamendua hasteko beroketa egin genuen, hau da, zelaiari bi bira eman genizkion. Ondoren, bi ileratan jarri eta beti egiten dugun beroketa egin genuen, hau da, besoak, lepoa, hankak, txorkatilak, gerria eta sorbaldak berotu. Atal honekin bukatzeko, giharrak luzatu genituen eta abdominalak, flexioak eta lunbarrak egin genituen.
-Ondoren bigarren atalarekin hasi ginen, hau da, atal teknikoarekin: lehenengo, bost sprint-eko lau serie egin genituen. Fisikoa landu eta gero, bosteko taldeetan jarri ginen eta rondoak egin genituen, hau da, bat erdian jarri eta besteei baloia kentzen saiatu. Ondoren, kondukzioak egin genituen, eta hau bukatzean, zentroak eta erremateak. Atal teknikoarekin amaitzeko, bi talde egin eta partidu bat jokatu genuen.
-Lasaitasunera itzultzeko bi bira eman genizkion zelaiari eta gero, lurrean eserita giharrak luzatu genituen eta abdominalak eta lunbarrak egin genituen.
Atzoko entrenamendua hasi aurretik, animikoki ondo nengoen eta fisikoki ere ondo nengoen. Eta entrenamendua amaitzerakoan ere ondo nengoen bai fisikoki eta baita ere animikoki.
Atzo esnatzean 66 pultsazio nituen, entrenamendua hasi baino lehen 69 pultsazio minutuko nituen eta entrenamendua bukatu nuenean 81 pultsazio nituen minutuko.
Amaitzeko argazki bat utziko dut:

No hay comentarios:
Publicar un comentario