Gaur, maiatzak 9, saskibaloiko entrenamendua ez nuenez eta atxalde osoa libre edukita nire entrenamendua jarraitu ahal izan dut. Gaurkoan, Uzturrerako buelta egin dut belabietatik igaroz. Eguzkia indartsu zegoelarik korrika egiteko egun gogorra izan da. Hala ere, gailurrera iristean lainoek ere lagundu naute zertxobait, nahiz eta hego haizea nagusi izan. Horretarako, urezko motxila hartu eta entrenamendu ederra eduki ahal izan dut.
Zegama-Aizkorrirako preparaketa gogorra egiten ari zaie batzuetan neure hankei baina maiatzak 20rako egoera onean eta entrenamendua behar den bezala buruturik izango dudala iruditzen zait.
Egia esan, goizean ez dakit zenbat pultsazio izango nituen ez bait nuen espero gaur hemen idatziko nuenik baina entrenamendua hasi aurretik pultsazioa 73an neukan eta amaitu ondoren berriz 81ean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario