Berotzeko asmotan, 10 minutuz edo, tantorik kontatu gabe ibili gara. Ondoren, 16 tantorainoko 2 partida egin ditugu, tartean, deskantsatzeko asmotan ura edan dugu. Bi partidak amaitu ondoren, 8 tantorainopko beste partida bat egin dugu, baina hau, frontoi erdian bakarrik egin dugu, hau da, zelaia txikitu dugu. Azkenik, raketak utzi eta palak hartuz, 5 minutuz jokatzen ibili gara. Dena jaso ondoren, ura edan eta berriro bizikletaz etxera bueltatu gara.
Aste bat neramatzan kirolik egin gabe eta esan baharra dago antzeman dudala. Gainera, bukaeran buruko mina hasi zaitenez, espero baino lehenago utzi behar izan dugu eta etxera lehenago bueltatu gara. Hala ere, ez dut inongo lesiorik egin eta nahiz eta buruko minez amaitu, dutxa hartu ondoren hobeto sentitu naiz.
Goizean 69 pultsaziorekin esnatu naiz, kirola egiten hasi aurretik 73 nituen eta 78 bukatzean.
Partidak egiten hasi baino lehen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario