-Hasteko, berotzeko, zelaiari bi bira eman dizkiogu. Bi birak eman eta gero, beroketa egin dugu, hau da, lepoa, besoak, txorkatilak, hankak, gerria eta sorbaldak berotu ditugu. Ondoren, giharrak luzatu egin ditugu.
-Beroketarekin amaitzerakoan, atal tenkikoarekin hasi gara: lehenengo, zentroak eta erremateak egin ditugu. Ondoren, bi talde egin eta baloiaren jabetza landu dugu talde batek beste taldeari baloia kentzen saiatuz. Ondoren, binaka jarri gara eta futbol-voleyeko partiduak egin ditugu, hau da voley izango balitz bezala baino hankarekin. Eta atal teknikoarekin amaitzeko, baloiaren jabetzaren talde berdinekin partidu bat egin dugu.
-Entrenamendua amaitzeko, lasaitasunera itzultzeko bi bira eman dizkiogu zelaiari hasieran bezala. Ondoren, giharrak luzatu ditugu eta flexioak, lunbarrak eta abdominalak egin ditugu.
Gaurko entrenamendua hasi baino lehen, bai fisikoki eta bai animikoki ondo nengoen. Entrenamendua bukatzerakoan, animikoki oso ondo nengoen, eta fisikoki nahiko ondo nengoen ere entrenamendua lasaia eta dibertigarria izan delako.
Gaur pultsazio hauek izan ditut: esnatzean, 59 pultsazio nituen minutuko, entrenamendua hasi baino lehen, 66 pultsazio nituen minutuko eta entrenamendua bukatu eta gero, 79 pultsazio minutuko nituen.
Bukatzeko argazki hau utziko dut:
No hay comentarios:
Publicar un comentario