2012/05/08

Futbola: 12. saioa

Atzoko entrenamendua honakoa izan zen:
-Berotzeko, lehenengo zelaiari hiru bira eman genizkion. Ondoren, beti egiten dugun beroketa egin genuen, hau da, besoak, lepoa, hankak, txorkatilak, gerria eta sorbaldak berotu genituen. Lehenengo zatia maitzeko, giharrak luzatu genituen eta abdominalak eta lunbarrak egin genituen.
-Beroketarekin bukatu genuenean, atal teknikoarekin hasi ginen: lehenengo, fisikoa landu genuen farley bat eginez, hau da, 3 minutu azkar eta 2 minutu poliki korrika. Fisikoa egin eta gero, zelai erdian ileran jarrita porterira jaurtiketak egin genituen modu desberdinetan, adibidez jaurtiketa egin baino lehen paretarekin edo regate batekin... Eta bigarren atalarekin amaitzeko, bi talde egin eta partidu bat jokatu genuen futbol zelaiaren zabalean.

-Lasaitasunera bueltatzeko hiru bira eman genizkion zelai osoari eta ondoren, lurrean eserita giharrak luzatu genituen, hau da, kuadrizepsa, iskiotibialak...
Atzoko entrenamendua hasi aurretik, animikoki oso ondo nengoen eta fisikoki ere ondo nengoen. Entrenamendua amaitzerakoan berriz, animikoki ere oso ondo nengoen baino fisikoki nahiko nekatuta nengoen entrenamendua nahiko gogorra izan zelako.

Atzo esnatzean 64 pultsazio nituen, entrenamendua hasi baino lehen 68 pultsazio minutuko nituen eta entrenamendua bukatu nuenean 80 pultsazio nituen minutuko.

Amaitzeko argazki bat utziko dut:
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario